EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2005/09/22

Negu lehena hasi da

“http://home.student.uu.se/dano6747/uppsala-autumn/04-slottsbacken.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Gaur, irailak 22, EtnoMet-en falta genuen azken urtesasoiari buruzko aipamena egitekoak gara: udazkena. Udaren luzapentzat hartzen duten euskalkiak nagusi badira ere, badira beste batzuk neguaren hasieratzat jotzen dutenak. Adibidez, izenburukoa, negu leina. Euskaldunak, non bizi den, honelako edo halako iruditeria dauka bere barnean: batzuek udak dirauela uste dute eta beste batzuek, aldiz, negua hasten dela. Bildutako izendapenak honako hauek dituzue:

errediall : Zuberera. Chaho. Lhande. Hiztegia.
iartze
: Lapurtera. Lhande. Hiztegia.

igartze : Belhartzea (ganbiatzen da) udara, uda igartzera, igartzea negura. Haraneder. Philotea, 393 or. Aroen izenak dire belhartzea, uda, igartzea edo larrazkena eta negia". J. Etcheberry. Duvoisin. Hiztegia.
larrazken: Zein eder larrazkena, gure herrietan, / hegoa firurikan mendi bazterretan!". Barbier. Larrazkena.
negu-aitzin : Lhande. Hiztegia.
negu-antz: Bizkaiera. Arbolearen orriak jausten diran legez neguantzean". JJ. Mogel. Baserritar.
negu-lein : Azkue. Hiztegiaren eranskina.
udagoen : Gaur dana jatsi zara, / zeure oiñetaraiño, / etsi bear batean, / gaur, udagoena, / zeure lorriñean . B. Gandiaga. Elorri, 33 or.
udagoien : Urrilla deritxogun illera eldu ezkero, udagoyena oso-osoan sartzen yaku. Martiartu. Karmen egutegia, 1932, 119 or.
udaguen : Udaguen ta udagoien edo udazkena. Euskalzale, 1897, 167 or.
udaraitzen
: G-Tolosa. Azkue. Hiztegia.
udatzen : B-Ipazter, Mundaka? / G-Arrasate. Azkue. Hiztegia.
udazken : Hasi behar ditugu udazkenerako lanak. Duvoisin. Hiztegia.
urriaro, urriero : N-Baztan. Urriaro ederra / urriero ona dugu". M. Izeta. Baztango Hiztegia. Urriako xukua denean, nekazariak aisa egiten ditu lanak . Azkue. Hiztegia.
urrieta: Erronkariera. Urteko laur estazioniak dra, negiua, bedatsia, udda eta urrieta. Mendigatxa. Euskera, 1957, 146 or.

5 Comments:

  • At 18:13, Anonymous Anonimoa said…

    Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

     
  • At 18:14, Anonymous Anonimoa said…

    Bloggers' handbook released to help dissidents
    A bloggers' handbook aimed at helping dissidents in repressive countries avoid detection when they publish on the Internet was released Thursday in Paris with the support of the French government.
    You have a great blog here. I don't maintain a good blog, but I do run a home furnishings site. It highlights quality home furnishings, apparel and gift sites. Stop by when you have a chance.

     
  • At 11:22, Anonymous Anonimoa said…

    Nik neure burarekiko erabakita daukat urtea beste modura banatzea, batetik udaren inguruan eta bestetik neguarenean. Hona nire banaketa:
    - udaberria: apirilak 21 - ekainak 21
    - uda: ekainak 21 - abuztuak 21
    - udazkena: abuztuak 21 - urriak 21
    - neguberria: urriak 21 - abenduak 21
    - negua: abenduak 21 - otsailak 21
    - neguazkena: otsailak 21 - apirilak 21

    Irail osoa daramat udazkenean, eta kontent.

    Tomax.

     
  • At 16:12, Blogger Kepa Diegez said…

    Ikaragarri polita zure proposamena eta zentzudunagoa. Agian, "neguberria" hitzaren ordez benetako "negulehena"?

     
  • At 12:30, Anonymous Anonimoa said…

    Pozten nau gustatu zaizula jakiteak. Negulehena? Pas-probleme. Urtea uda eta negu bi zati antzekotan banatzekotan, gainerakoak barianteak dira: negulehena, neguberria...

    Orain, Pello Zabalari kontsultatu beharko diozu sistema honekin nola antolatzen diren tenporak.

    Tomax.

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------