EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2005/06/15

Mari Muruko kanpoan ibiliko da

“http://blogsimages.skynet.be/images/000/407/119_ciel-orage.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.


Igande eta asteleheneko ekaitzaldia harrigarri samarra izan da. Euskal Herriko mendebaldean euri ttikiak izan badira ere –Bilbo aldean litro bat ere ez- ekialdean eta barnealdean bota ahalean jardun bide du. Ekaitzak guraritsuak dira, tokian tokikoak, noiznahikoak eta ustekabekoak. Ezagun da Mari gure jainkosa sortarazle nagusia dela. Sarritan ostiraletan Sugaar bere bikotekidearekin “bat egiten” duelako. Eta askok sinetsi eta umeei kontatzen diegu zergatik sortzen diren ekaitzak. Eta zur eta lur geratzen zaizkigu, aho bete hortz. Gogora ditzagun Barandiaranek jasotakoak:


"Mari Muruko kanpoan ibilliko da... ““Goi-alde ori hasarre dabil". "Mari Moruko aldegina ibiliko da". "Beiñ baiño geiagotan aditu izan nien gauz guztiak arik eta egun argitu arte, ze ardailla gorrian ibiltzen zitun Mariya Murukok" .Hori guztia trumoiak gogotik jotzen duenenan esaten da. J.M Barandiaran. Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca, 156 or.

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------