Ahuntz hiltzailea

“http://icarito.tercera.cl/verano/2002/cuentos/img/cabra.gif” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Maiatza hilabete ekaiztsua izaten da. Hortxe ibiltzen dira sarri borrokan hegoa eta iparra, egunotan bezalaxe. Talka horren ondorioz sortzen dira ekaitzak. Atzokoa ez zen hainbestekoa izan, baina herenegungoa, Bilbo aldean, behintzat, ez zen nolanahikoa izan. Bareturik zegoela ematen bazuen ere, bigarren ekaitz bat eratu eta kazkabarra bota zuen, galanki bota ere! Txitxirioak besteko aleak zalapartaka, alajaina! Eta kazkabarra, txingorra... dela-eta, hitz-elkarketa ezin adierazgarriagoa ekarri dugu saltsa honetara: ahuntz hiltazilea. Egun, horrela esaten omen zaio Baigorri aldean txingorrari. Inork entzun ote du? Ahuntzari loturiko beste elkarketarik ere badugu. Adibidez:
"Ahuntza hiltzeko haizea"(euntze illeko aixe) B-Arrieta, Meñaka. Hego-ekialdeko haizea.
"Ahuntz haizea" (euntzaixe) B-Arrieta, Bakio. Ipar-ekialdeko haizea.

Ai, ahuntz gizajea!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda