Edur-narra

“http://www.alborde.com.ar/monta/avalancha_2.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Aste santuaren aldean jende asko joan ohi da mendira eta istripu franko izaten da. Zoritxarrez urtero hildakoren bat izaten da. Batzuetan arretarik eza beste batzuetan zorte txarra izaten dira eragile. Hozberoa igotzeaz batera eguzki eta hego haizearen eraginez, mendietan neguan metaturiko elur guztia mugitu eta elurroldeak gertatzen dira. Eta hitz hori erabiltzen da gehienbat euskal hedabideetan. Beste bat elur-jausi izaten da. Baina ba ote dauka tradiziorik elurrolde hitzak? Ahozko euskaran ezetz dirudi. Elur-jausi-k, aldiz, bai. Herriak hainbat berba erabiltzen ditu eta harrigarria bada ere, itsasertzeko herriek ere badaukate hitzik horrelakorik izendatzeko. Behinolako eguraldiaren adierazle? Hotzagoa ote zen aspaldiko eguraldia? Euskal Herriko kostaldean elur-jausirik izaten ote zen? Ui, ui!! Hona hemen hitz sortatxo bat:

abalantx iz.: L-Beskoitze.

abalantxa iz.: B-Elantxobe / BN-Armendaritze.

ausa iz.: Zuberera. Lhande. Hiztegia.

edurbatu iz.: B-Arrieta.

edurbola iz.: B-Lemoa.

edurgolpe iz.: B-Bakio.

eduriausi iz.: G-Deba.

edur-jausi iz.: Bizkaiera. Labayru Hiztegia.

edurlaprastara iz.: A-Aramaio.

edurlubesi iz.: G-Mendaro.

edurluetzi iz.: G-Bergara .

edurluizi iz.: G-Zegama.

edurluperixe iz.: B-Markina-Etxebarri.

edurmendi iz.: B-Uribe-Etxebarri.

edurmontor iz.: B-Mungia.

edur-nar iz.: G-Oñati. Edur-narra ein dda. Candido Izagirre. El vocabulario vasco de Aránzazu-Oñate.

edurnarkada iz.: B-Larrabetzu.

edurnarrada iz.: B-Zornotza.

edurnarras iz.: B-Errigoiti.

edurnarratu iz.: B-Orozko.

edurpilla iz.: G-Oñati / Araotz.

edurramil iz.: G-Oñati.

edurrikara iz.: B-Elorrio.

elauso iz.: BN-Aldude, Esterenzubi,

elhauso iz.: Ez xoilki hitzaren gatik, bainan elhauso edo elhur montoin handiak jausten baitira anbilka eta punpaka. Herria, 1955-02-24.

elhür lurta (baita elhürroso ere) iz.: Z-Sohüta.

elhür lürta iz.: Z-Larraine.

elhur-auso iz.: Zuberera. Azkue. Hiztegia

elhur-oso iz.: Z-Zalgize. Lhande. Hiztegia.

elhürrauso iz.:Z-Larraine.

elhürroso iz.: Z- Altzai. Urdiñarbe.

elhurroso iz.: BN-Gamarte.

elhürta iz.: Z-Pagola.

elorbildo iz.: N-Beruete.

elugerriyetu iz.: N-Dorrao.

eluoso iz.: Sagar-Saron iragaiten intzaur-oihanetan barrasta gaitza eginez, uraste izigarri edo eluoso handiek bezala, gero urruntzeko uhainka-uhainka. R. Intzaurreta. Lamiak, Herriak 1964-12-03.

elur jausi iz.: G-Zestoa.

elur lehertze iz.: L-Arrangoitze.

elurbildu iz.: G-Andoain.

elurgerrietu iz.: N-Arbizu.

elurjauzi iz.: N-Etxarri (Larraun).

elurjetxi iz.: G-Elduain.

elurlausaro iz.: N-Goizueta.

elurlauso iz.: 1.BN-Arnegi / N-Aniz, Eugi. 2. L-Ainhoa. Azkue. Hiztegia.

elurmendi iz.: N-Erratzu.

elur-meta iz.: Lapurtera. Azkue. Hiztegia.

elurmeta iz.: G-Elduain.

elurmonto iz.: G-Hernani.

elurmonton iz.: N-Beruete.

elur-mukuru iz.: N-Leitza. Azkue. Hiztegia.

elur-pelota iz.: E-Uztarrotze. Azkue. Hiztegia.

elurpilla iz.: G-Donostia.

elurrasaro iz.: N-Ezkurra.

elurrauso iz.: Azkue. Hiztegia.

elurreirrixtu iz.: N-Sunbilla .

elurreten iz.: G- Errezil, Urretxu.

elurrolde iz.: Elhuyar Hiztegia.

elursaro iz.: BN-Irisarri.

elurta iz.: P. Bera. Hiztegia.

eluso iz.: BN-Esterenzubi.

euriausi iz.: B-Kortezubi.

korrikune iz.: B-Getxo.

korritu iz.: N-Urdiain.

lauso iz.: N-Alkotz. EHHA

litatu iz.: BN-Bidarrai / L-Makea.

luperixe iz.: B-Bolibar.

lurthatü (baita elhürroso ere) iz.: Z-Barkoxe.

montor iz.: B-Gernika. Azkue. Hiztegia.

narkada iz.: B-Dima.

satarabi iz.: Azkue. Hiztegia. Uharte-Garazi.


Iruzkinak

Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Argitu nahi dut ze ipitzen duzue esaten da luperixe an Bolibar adierazteko elurra korritu da; ez dakit datua nondik aterea da baina iruditzen zait ez da korrektua. Ze ni izanik Munitibarkoa, 7 km tik Bolibar, erabiltzen dugu luperixe hitz berbera adierazteko lurra korritu da.

Luperixe hitzaren desglosea da lur + beherea. Eta nire ustez adierazteko lurraren korrimentua da lurbehera (edo determinatuz, lurbeherea edo luperixe) egokiena ze gainera laguntzen du irakurleari an signifikantza, zeren hitza ikusten bait du: lurbeherea edo lur + beherea. Ostera lubizi hitzak, zeina ere bai ba da korrektua lur + bizia, baina ez du laguntzan hainbat nola lurbehere hitzak.

Berba batean uste dut ezen Bolibarko luperixak ez duela referentzia egiten elurraren korrimentuari baizik tu korrimentua hon lurra. Konfusio bat dela, hara.

Parallelismoa eginik lurbehera hitzari sortzen ahal da elurbeherea, zein baita da diaphanoki signifikantzaz argia eta transparantea.

Hortaz nire ustez eta opinioz lurbeherea eta elurbeherea.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Mila esker, Erramun, argibidearengatik."Luperixe" Euskaltzaindiak argitaratu behar duen Hizkuntz Atlasa egiteko inkestatik aterata dago, eguraldiari dagokion ataletik, hain zuzen ere. Zure azalpena oso argia da. Entzun duzu "eduperixe" inoiz? Beharbada informatzaileari galdetu zitzaionean, horixe uste izan zuen.
Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Galdetzen didaze ea entzun dudan inoiz "eduperixe" hitza. Ez, ez dut sekula entzun "eduperixe" baina bai askotan luperixe adierazteko lurnarrea, noiz lurrak edo mendi zatiak egiten duen nar edo narraz.

Nik diodana da ezen hartzen ahal da parallelismoa eginez tik "lurbeherea" hitz berri edo neologismoa litzatekeen "elurbeherea" (neologismoa baina nire ustez egokia eta diaphanoa). Diaphano izateak asko esan nahi du nire eretxiz.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Bai, zuzen zaude, guztiz ulergarria da, baina ez dut uste behar denik, izan ere, beste hainbat dauzkagu. Seguru asko "elurroldea" neologismoa ere bada, "uholde"-ren ildotik sortua.
Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Gaur nahi dut zeozer kommentatu eta beharbada hurrengoan segituko dut dependitzez tik neure gogotik edo beste determinante batzuk.

Lehenengo esan ze esatea ezen "Bai, zuzen zaude, guztiz ulergarria da, baina ez dut uste behar denik, izan ere, beste hainbat dauzkagu" phrase horrek ez dauka zentzu handirik zeren egoteak beste possibilitate batzuk ez du kentzen egonten ahal da bat gehiago, baldin hartzen bada tzat aukera egokia, ez duenak valio razonamentuan da horrek "izan ere" horrek.

Ikusten dut ere -eta ez dakit zertarako den- inkesta moduko bat non proposatzen dira kin elurolde hitza baita elur-jausi, elur-nar, elur-lauso, elur-mendi (sic, hemen gabe "a" artikulu determinantea) eta elurmeta. Lista hontan kasurako ez dut ulertzen zergatik izkiriatzen da batean kin gidoia elur-mendi eta bestean gabe gidoia elurmeta. Gainera hitzean "elur-lauso edo izkiriatu den lez elur-lausoa" dago redundantzia bat zeren "lauso" hortako "l"-a da laburdura hon elur, nola erraz ikusi ahal da lista handian (70 hitz dituen lista hortan), da elur + auso edo elaurso eta e erortzean lauso.

Lista handi hortan -70 hitzetako hortan- analyzatzen ahal da hainbat gauza eta ikusi zein izan da traditionalki termino amankommunena eta baita ikusi ze asko direla variante huts edo minimoak inter eurak. Halan argiena da dela hitz berbera abalantx eta abalantxa, sartu gabe ze avalantxa bat izan ahal da hainbat gauzena, elur, ur, harea, lava, lohi, harri, jendolde,... Nahi dut egin grupo bat hitzena zeintzuk duten arras lotura handia elkarrekin zein grupotan loturea baino gehiago esango nuke dira varianteak hitz berarena.

Hara egin ahal den grupo hori:1 ausa, zuberera, Lhande hiztegia, 2 elauso, (elur+auso), Aldude, Esterenzubi, 3 elhauso (elur+auso), Herria 1955, 4 elhur-auso, zuberera, Azkue hiztegia, 5 elhürrauso, Larrañe, 6 eluoso, Herria 1964, 7 elurrasaro, Ezkurra, 8 elurrauso, Azkue hiztegia, 9 elursaro, Irisarri, 10 eluso, Esterenzubi, 11 lauso, Alkotz, eta azkenean 12 elürroso, Barkoxe.

Gaurkoz hori. Hurrengoan, beharbada, segitzen ahal da lana aurrera, ikusiko.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Lehenengo eta behin mila esker, Erramun, gai honen gainean ardura hartzeagatik.
Tira, "Elurbeherea" ondo eraturik dago, dudarik gabe, Euskal Herri osokoa izan liteke, baina zure herritik hurbil, Markina aldean, "Edurluperixe" erabiltzen da, beraz, "Edur + lur + beherea". Iharturik ematen du "lurperixe"-k.
Inkesta jolas modukoa da, "elurrolde"-k tradiziorik ez daukala ikusita, beste izen batzuk proposatzen ditut. Marra utzi dut horrela topatu dut eta. Dena ela, aukera asko dauzkagu idazteko: "edurnarra", "edur-narra", "edur narra"... "Elur-lausoa" dela-eta, nire idurikoz, horrelaxe idatzi behar da, ze, beste guztiak aldaerak baizik ez dira eta bat aukeratzekotan jatorrizkoa aukeratu dut. Zerrendan, "elurlauso" eta "lauso" ere badira. Seguru asko, "auso" eta abar "lauso"-tik datoz.
Hau esan du Erramun Gerrikagoitia erabiltzaileak…
Nik logikarik ezin atxeki zure hitzei edo diozunari. Zeren jakiteko gagozen konforme edo ez edo erdiska edo nolabait behar dugu lehenik ulertu arartez logikea.

Zuk zera bait diozu nik logikaz ezin ulertu ahal dudana, konsekunteki eta konsekuentziaz. Ezen diozu "Tira, "Elurbeherea" ondo eraturik dago, dudarik gabe, Euskal Herri osokoa izan liteke, baina zure herritik hurbil, Markina aldean, "Edurluperixe" erabiltzen da, beraz, "Edur + lur + beherea". Iharturik ematen du "lurperixe"-k". Diozuna hobeto ulertzeko eta analyzatzeko dezagun phrasea laburtu "Elurbeherea ondo eraturik dago, baina edurluperixe erabiltzen da".

Phrase batean noiz darabilgun "baina" da zeren esango dugu edo rebatituko zeozer buruz aurretiaz esan duguna. Orduan ba, zure phrasean, diozularik lehenengo "elurbeherea ondo eradurik dago" eta gehitzen duzun "baina ..." zain geratzen naiz ezen kontrajarriko duzu zeozer tu lehen esandakoa (ondo eraturik dago), baina datorren kompletivoan (edurluperixe erabiltzen da)ez dut aurkitzen eta aurkitzen ahal loturarik -lotura logikorik-.

Ez dute bi parteak relatio logikorik, ez du bigarren parteak konexio logiko kausalik kin lehenengoa.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...