Elurra dakar!
Antza denez, egindako iragarpenak bete eta asteon Euskal Herriko bazter gehienak elurrez estaliko zaizkigu. Elurra dela-eta, hainbat atsotitz dauzkagu. Bakan batzuk agerraraziko ditugu:
- Abenduan elurra altzairuz, urtarrilean burdinez, otsailean zurez, martxoan lurrez, apirilean urez.
- Edur urte, atun urte.
- Edur urte, labore urte.
- Edur urte, ogi urte.
- Edur urte, urte ona.
- Edur urtie, urte aberatsa.
- Edur xeak edurtza andi, edur larriak egunaldi.
- Elur, melur, ez diat hire beldur; badiat etxean artoa ta egur.
- Elurra, zuria delarik, beltza da. <><>
- Ilbeltzako elurra brontzea, otsabillakoa zura eta martxokoa ura.
- Elur-urte patxaran eta gari-urte. <><>
- Elur-urte zitu-urte.
Iruzkinak
"Baina, zer egin du abenduko ilberriak, 12ko igande panpox hegodun goxo leun trabestittu hark? Non zituen elurrak eta haize gordinak? Abendu hau ez baita normala: lotsagabea atera da, eta koskaduna, erpin batetik bestera saltoka dabilena. Hortaz...? Nik espero, ilbeteak ekarri beharko duela espero dut, ilberriak ukatu ziguna: 12an falta zena, 26aren inguruan edo..."
Udazkenean hilberriz gaiztotu zen eguraldia, eta negu honetan hilbetez. Urtarrileko hilargi betea... gaur da.
Tomax.