Traganarrua euskal kostaldean

Atzo (04-10-31) noizean behin ikusten den fenomenoa gertatu zen itsasaldean, "traganarrua" delakoa, hau da, haize-zurrunbiloa, baina itsasoan. Nik toki batzuetan "tornado" hitza irakurri eta entzun dut, baina euskaraz badira hitzak horrelako fenomenoak adierazteko: "mangera" (Donostialdea), Trabañarro, Traganarru eta Tragarroi (Bizkaiko kostaldean), Tronpa? (Baztan aldean). Zuek nola esaten diezue halakoei?
Kepa Diegez.

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Niretzat, kostaldekoa izan arren, traganarrua "jatun handia" baizik ez zen atzo arte. Izan ere, amari leihotik zer ikusi nuen azaldu nion eta esan zidan horri traganarrua esaten diotela arrantzaleek eta lantzean behin baino ez dela ikusten. Dena dela, itsasoan gertatzen denean gaztelaniaz "tromba de agua" omen da eta lehorrekoa, berriz, "tornado".
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Honako helbide honetan ikus daiteke "traganarrua" bideoan: htthttp://www.eitb.com/eguraldia/albisteak.asp?id=39591&hizk=eu

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

...ari du...