Aholkuak eta gomendioak eguraldiaz mintzatu eta idazteko (III) "Severe weather"
6. Herri-hitzek ekarpen handia egin diezaiokete Meteorologiaren lexikoari; adibidez, "severe weather" adierazteko ARO GAITZA edo ALDI GAIZTOA erabil litezke inolako arazorik gabe. Biak bizirik daude hainbat hizkeratan. EZ DAGO ASMATU BEHARRIK.
7. Eder askoa da urtaroen eta hilabeteen inguruko esamolde eta atsotitzak erabili eta hedatzea: Gotzon Garateren webgunea iturri paregabea da. http://www.ametza.com/bbk/htdocs/garate.htm. Komunitate baten arima eta "ideologia linguistikoa"islatzen da esamolde eta atsotitzetan.
8. Erabil itzazue euskal esapideak, eta saihetsi erdal kalkoak; adibidez, "atertu du", ez "euria gelditu da". "Ibaika ari du" (euskal ikuspegia) VS "a mares" (gaztelaniaz). Hala eta guztiz ere, antzinako mailegu semantikoren bat ere badugu; esaterako "suilka" (a cántaros).
9. Eguzkiak ezizenak eta goitizenak dauzka euskaraz. "Lorentzo" erabiltzeak ez dauka inongo kultur tradiziorik. Adibide hauek ekialdekoak dira: Johanex (Larraine); Manez (Luzaide); Iñaut (Nafarroa Beherean); Mahumet (Bardoze) Allande, Johanes (Gamarte, Urdiñarbe); Johanes Handia (Pagola); Eñaut ( NB; Arruta, Armendaritze) eta abar.
"Iñaut agur egiten ari zauku" (Lhanderen hiztegia)
"Adio Manez, haugi bihar muga onez" (Luzaide)
10. Natura kontuetan egokiena "du" erabiltzea da, eta ez "da".
"Euria ari du"
"Elurra hasi du"
"Haizea atera du" / "Enbata atera du" VS "Haizea sartu du"
"Lehorte gaitza atera du"
"Ari du, ari du, baina atertuko du" (No hay mal que cien años dure)
"Goiko zaldien ezpain-dardara ari du" (Trumoia ari du)
"Bero errea ari du"
ORO HAR, BETI "ATERA / SARTU" DU eta "ARI DU"
Iruzkinak