Negu lehena dakar!






Duela zenbait urte,  urtaroak bestela banatzea proposatu genuen blog honetan; ohiko lau urte-sasoietatik seira pasatzea hain zuzen ere, gaur egun oraindik bizirik dirauten euskalkietako izendapenei eutsirik. Nola ez , osterantzean.  Honela utzi genuen sailkapena:

udaberria: apirilak 21 - ekainak 21
uda: ekainak 21 - abuztuak 21
- udazkena: abuztuak 21 - urriak 21
negu lehena (neguberria): urriak 21 - abenduak 21
negua: abenduak 21 - otsailak 21
- neguazkena: otsailak 21 - apirilak 21


Sailkapena berdin samarrago geratuko zen "negu lehena" erabili beharrean "neguberria" erabili izan balitz, baina, neuk dakidala, delako berba hori inontxo ere jasota ez dagoenez gero, bertan behera utzi genuen. Zalantza izpirik ere ez dago, udatik honako aroa bero eta ateria izan dela: prezipitazio gutxi eta hozberoa batezbestekotik gorakoa. Goragoko mapan antzeman daitekeenez, ostiral gauetik gora dakar erabateko aldaketa, aldaketa galanta ere! Uda-azken eta -goienaren azken erasanaldiak oraingoz agur esan eta negu lehenari egin diezaiogun diosal!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda