ABAZUZE
Getxo herri handia dugu protagonista etno-meteorologiaren arloan; izan ere,
bertako lekuko batek honako azalpen hau eman zuen aldi berean “txingorrak, haizeak eta euriak bat egiten
dutenean”: “lantzean behin eta egun
hotzenetan baino ez, txingorra
datorku kaleak zuritzera, eta fenomeno honek badauzka izen ugari, hain hedadura
txikerrean tokiak tokiko berba edo erabilpen desberdinak ematen dira modu
ikaragarrian. ezagunena kaskaragar
hitza da, eta beste batzuk aipatzearren abazuze
(haizea, euria eta txingorra batera emoten direnean), harri (txingor handia) eta txotor
(txingor txikerra)” (Andoni Llosa, UK aldikaria 2002). Berak dioenaren arabera, “tokian
tokiko berba edo erabilpen desberdinak ematen dira modu ikaragarrian”.
Harrigarria da nolako aberastasuna eta zehaztasuna egon izan den
etno-meteorologiaren eremuan. Gaur egungo hiztunen bati galdetuz gero, nekez
egingo luke horrelako bereizketa.
Iruzkinak