EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2015/01/19

Astelehen urdina




Astelehen urdina  (ingelesez: Blue Monday) 2005eko publizitate-kanpaina britaniar baten arabera, urteko egunik goibel eta hitsena da. Urtarrilaren hirugarren astelehenari dagokio. Inglesez kolore urdinak tristezia- eta malenkonia-sentimenduak adierazten ditu. Esate baterako "Blues" musika motak horixe agertzen du. 
Kolore urdinak  adiera desberdinak ditu euskaraz eta inguruko hizkuntzetan. Euskaraz, jatorriz, urdina nahasi samarra da, gaztelaniaz azul edo frantsesez bleu eta zuri eta grisaren artekoa. Hori dela-eta, oraindik gordetzen dira "ileurdin" edo "ur urdin". Bizkaian, "urdina", gehienbat, "grisa" da eta azula, "urdina". Baina, kontuz! Zerua ez dago urdin. OSKARBI DAGO. Zeruak ez du kolorerik. garbitasunaren arabera erabakitzen delako haren egoera: oskarbi, ostarteak, lainotuta....
Aaa! Gogoratu Itoiz talde mitikoaren "Astelehen urdin batean".





Izar betaurrekodunak

izotzaren erreinuan

zerura oihu egiten dute
semeak bilatzen.



Izar betaurrekodunak

izotzaren erreinuan
lurrera ihes egiten dute
erribera baten bila.



Izar betaurrekodunak

begi trebez
itxasoan jartzen dira
astelehen urdin batean.



Izar betaurrekodunak

egiak alaitzen ari direnak.


Izar betaurrekodunak

gezurrak hilkutzan lurperatzen
dituztenak
eta gero ur garbia edanik etxera dijoaz
bibolina ahustera.



Izar betaurrekodunak

zeruan hegoak
lurrera kataiatuz.

Etiketak: , , , ,

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------