"San Martin egúaak"


Lehengo sarreran esan dugunaren harira, azaroa tartekotsua izaten da, udaz eta neguaz elikatzen dena. Hori dela-eta, behin hilaren hasiera igarorik, udazkenaren erdialdearekin bat egiten duena, eguratsak epeldu samartze aldera jo ohi du, sarri askotan hego haizea lagun. Atzo, hego haizerik ez, baina bai, datozen egunetan, firin-faran erasango digu nafar hegoiak, Oñati aldean erabiltzen den izendapenaren arabera. Hego-ekialdeko haize hau ez da erabat beroa izango, baina, bai, lurgaina epeltzeko bestekoa. Oñati aipaturik, bertako euskararen gaineko libururik interesgarriena blogeratu egin behar da: "El vocabulario vasco de Aránzazu-Oñate y zonas colindantes", Fr. Cándido Izaguirre. Nafarroatiko haizeaz gain, "San Martin egúaak": "el veranillo de San Martín" deritzon izendapenaren berri ematen digu, azentu eta guzti. Txerri gizagaixoak dardar batean daude!!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...