EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2011/01/13

Zotal egunak: emaitzak

Esan nizuen bezalaxe, urtarrileko zotal egunei dagozkien datu meteorologikoak apuntatzen ibili naiz, lehenengo 12 egunak, hain zuzen ere. Ezohiko urtarril honetan Deustuko estazio meteorologikoan jasotakoak hauxe eman du:

Zotal egunak

Nam id velit non risus consequat iaculis.

Astelehena

Asteartea

Asteazkena

Osteguna

Ostirala

Larunbata

Igandea






1

2

Tenperatura: 6-13

Goizez, oskarbi; arratsaldez, lainoturik

Ipar haizea

Tenperatura 6-10

Egun osoan lainoturik eta euri-langarra

Ipar haizea

3

Tenperatura. Goizez 5 lainotuta elurra mendietan;

eguerdian 9

arratsaldez gero eta beherago…3 gradu, ia oskarbi.

4

Tenperatura. Goizez 3 lainotuz joan da. Eguerdian 11 eta arratsaldez 11 hego Haizea eta euri mehea.

5

Tenperatura. Goizez 11 . Lainoturik eta euria tarteka. Hego –eki Haizea gero eta harroago. Gauez 18 gradu.

6

Goizez 18 gradu, arratsaldez 20, hego Haizea. Lainotu samarturik.

7

Goizez 18 gradu, arratsaldez 20, hego Haizea. Lainotu samarturik.

8

Goizez 18 gradu, arratsaldez 19, gauez 16. Hego Haizea, euri zipriztinak

9

Goizez 8-9 gradu,

arratsaldez

10 gradu

euria tarteka.

10

11

12

Temperatura, goizez 4 oskarbi arratsaldez lainotuta, 13 Ipar haizea

Zaparradaren bat

Temperatura, goizez 12 lainotuta, arratsaldez 14 Ipar mendebala haizea

Zaparradaren bat

Temperatura, goizez 12 arratsaldez lainotuta, 17 eki haizea

Zaparradaren bat


Horren arabera, urtarrilak lainotua eta bustia izan behar luke eta orain arte epela eta ez oso hezea izan da, ezta? Atera kontuak!!














4 Comments:

  • At 21:23, Blogger Mikel Belasko said…

    Heldu den urtean, indarrak batuko ditugu eta Nafarroako datuak zureekin batera aztertzeko. Egian esan, egin nezake meteonavarrako datuak aprobetxatuz. Graziosoa litzateke urte osorako datuak prestatzea eta gero "iragarpenak" eta errealitatea konparatzea. Froga bat ere egin genezake hurrengo tenporekin.

     
  • At 17:33, Blogger Kepa Diegez said…

    Bai horixe! Ni neure aldetik joango naiz erkatuz errealitatea eta iragarpena. Oraingoz, urtarrileko datuak eta jasaten dugun aroa ez datoz oso bat...

     
  • At 14:10, Blogger Bea Salaberri said…

    Aupa.
    Ba, nik ere notatu ditut horrela, laburki, eta egia osoa aitortzeko, aurreko urteetan gertatu denagatik, askotan gauzatzen da predikzioa.
    Momentukotz behintzat, urtarrilari dagokionez bai.
    Honi jarraikiz, urte lehor eta beroa izan behar luke aurtengoak.

    Ongi segi eta ondoko bat arte.

     
  • At 10:20, Blogger Kepa Diegez said…

    Mikel,
    zorionak! jakin dut Euskararen Aholku Batzordean zarena. Zelan Juaristi eta enparauekin? Bilera zein hizkuntzatan izan zen?

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------