Sortaldetik datorke erasoa, ahuntzak akabatzekotan
Europa aldera, eta geurera ere bai, arriskua, perila, galzoria eta kinka larria eguzkia sortzen den eremutik heldu ohi zaigu, bai horixe! Mendebaldetik egundo ere ez! Nik dakidala, itsasoaz bestaldean bizi diren herriek ez dute sekula Atlantikoa zeharkatu gu inbaditzekotan. Historiara joz gero, Europa oinperatu eta zaldiperatzen ahalegindu zirenetariko bat Atila izan zen, hunoen buruzagia. Hainbesteko eragina izan zuen Europan ze Hungaria herrialdeak kontu franko "zor" die hunoei. Aspaldion, Ekialdeko zemaiak beste eite bat hartu du eta zeuk buruan daukazun horrek Afganistanekin dauka lotura, antza. Hori gogoan eta Sortaldea berbabide, udagoien osoan ez dugu bertatiko oldarrik izan. Zaudete trankil! Lehendabizikoa heltzeko zorian dago. Igarobide sakon eta luzea hedatuko omen da hunoen herrialdetik Euskal Herriraino, hotza-motza adiskide. Agiri denez, lehor samarra izango da, baina zer edo zer jardutekotan elurretan izango da, ia itsasertzeraino. Ekurugaitz nauzue! Hala eta guztiz ere, geroago, astelehen-astearteetan Mendebaldea ostera ere gailenduko zaio Ekialdeari itsasotiko indar guztiak bildurik. Bien bitartean, ahuntzak dauzkazuenok eraman itzazue barrura, haize mota honek ahuntzak akabatzen ei ditu eta:
"...neguen, ba, euntze, aixe euntze, euntzek ill itxen ditxus"
IƱaki Gaminde. Bakio Berbarik Berba.
IƱaki Gaminde. Bakio Berbarik Berba.
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home