Truina. Iztueta I
Oraingoan laguntza eske natorkizue. Juan Ignazio Iztueta idazleak "Guipuzcoaco Provinciaren Condaira edo Historia" deritzon liburuan, 1847. urtean argitaratua, aroari buruzko hitz sorta ederra agertarazi zuen. Zerrenda irakurtzen hasi eta lehenengo eragozpenarekin egin dut topo: truina. Ez dakit zergatik dagoen sarturik sortatxo horretan. Ez dakit zein den eguraldiarekin daukan erlazioa. Izan ere, hiztegietara jo eta hauxe aurkitu dut:
OEH: truin(a): truin(a). v. triguna.
triguna (B), trigun (B), truin (L, B), truina (VocB). Ref.: A (trigun, truin); Izeta Bizt2 (trigune).
"Rellano, meseta o descanso de la escalera. Trigun aseak ditu eskalera unek (B), esta escalera tiene rellanos cómodos, espaciosos" A. "Gure etxeak trigune ederra du" Izeta BHizt2. "Etxe gibelean trigune" Ib. Cf. tribuna.
"Trigun (B), arranque de una escalera, plano junto a la primera grada" A.
Iruzkinak