Aroak alde handiak darabiltza

http://es.gestiarium.org/UCImageWS.ashx?Size=2&ImageID=17997

Aurreko astean idatzi nahian ibili banintzen ere, herriko haizearen erasanaldiak zurturik, balditurik, estonaturik eta burua bete ile laga ninduenez gero, burumuina iharturik eta zukutu ezinik, ideiagabeturik egon ninduzuen. Inguruan itaunka nituen lagun guztiei esaten nien, baietz, bizi genuen aroa ohikoa zela, urri-azaroetan gehien jarduten zuela hego haizeak eta ez kezkatzeko, noiz edo noiz aldatuko zuela. Usteak erdi ustel eta erantzunak erdi erantzun, neure bizia arriskuan jartzerainoko beheko haizekada izan da, bai horixe! Oraindik sumatzen ditut lagun eta ezagunean arnasa eta hatsak atzean, orpoz orpo. Sentitzen dut, lagunok, ezen badirudi aroa hizpide dugunok eta beraren zale amorratu porrokatuak garenok eragiten digun eguraldiaren erantzule garela. Bada, ez horixe! Zorionez, trumoiak jotzen duen bakoitzean ekaitzarenak egin ohi duenez, atzo arratsaldeaz geroztik kanbiatuxe dugu aroa eta zehar haizea lagun, euri zati bat ekarri digu. Hala ere, ez ei du luzaro iraungo, izan ere, biharko, hainbatgarrenez azken bi hilabetean, atzera ere gure adiskide zoragarriak bisitatxoa egingo ez digu, ba! Haizeari hegoak ebaki banizkio....

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda