Herriko haizea ostera ere!


Euriaren ondotik dator desplazera
eta atzo euri epelpean etengabetsu eman ostean gaur, nahiz ohartarazita geunden-ez naiz egundo ohituko- oldar artez eta traidoreak egin digu "izendaezin"-ak (irakur bedi "hego haizea") eta eguerdian 25ºC-rainoko hozbero galant eta dotore askoa izan ez dugu ba! Herriko haize eta aldaerak han-hemenka erabiltzen dira Bizkai osoan. Dirudienez, herri barnetik etortzen den haize motari irizteko edo. Gaur Lekeitio aldeko berbadunen ahoetan entzundakoak blogeratuko ditugu:


"Herriko haizea dagonean kostea argi egoten da"
"Herriko haizea / Errekaizea / Andraizea Ikusten danez, haize klase hau hiru modutara izendatzen da. Haize hau, dakigunez, hegoaldetik dator, (barrutik edo lehorretik, arrantzaleen esanetan) eta natural-naturala ez danez, herri jakinduriak dino nahastu egiten dabezela buruz pertsonak, onetik urteneragin, batez be, andrak." (Lekeitioko Berbak)

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

...ari du...