EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2009/07/08

Ageta



Azkenaldion gogo-astirik ezak jota banago ere, uste dut blogari bultzadatxoa eman beharrean nagoela aroari loturiko gertakizun ugari izan dira eta. Bat nabarmentzekotan, Gasteizen uztailaren 1ean izandako harri-erauntsi ikaragarria nabarmendu behar genuke: hura harriabarra! Hitz hori ondotxo ezagutu eta erabiltzen dute Urretxu eta Legazpi aldeko euskaldunek. Nik neuk ikusitako ale batzuk kiwia adinakoak izan dira: zaharren arabera, Gasteiz aldean inoizko txingorradarik izugarriena, edonor zerupean akabatzeraino heltzeko modukoa: haiek aleak, haiek! Egun batzuk pasatu badira ere, arotiztegitik zeharo ahantzirik dagoen hitz bat kanporatuko dugu: ageta. Orixe idazle handiak erabiltzen zuen harri-erauntsia aditzera emateko. Hauxe duzue aipua:

"Tira, ba, biar, garai ontan bertan, ageta gogor bat eratxiko dut, Aigito asi ta gaurdaƱokoan alakorik beiƱere yetxi ez dan bezainbateko ageta gero.Eta jauretxean itun kutxa agertu zan, tximista, abarrots, lurrikara ta ageta aundiak sortzen zirala". Apocalipsis,.11, 19 or.


2 Comments:

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------