EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2008/12/26

Hirugarren ilberrian elurra ostera ere

http://blogs.ya.com/aquihaytomateysal/files/BUSCANDO_MOCOS.jpg

Horixe baietz! Motz eta laburrean bada ere, biharko ilberriak elur-erauntsitxoa ekarri digu urriko atsotitza bete ahal izan dadin: urriko ilberrian elurra, azarokoan elurra eta abendukoan ere bai. Orpoz orpo jarraitzen diogu atsotitzari; "Urriko ilberrian elurra zuritzen badu, ondorengo zazpi hilberrietan seguru zurituko du". Espero genuen bezalaxe negua sartzeaz bateratsu nolabaiteko egonkortasuna heldu eta oskarbitxo iraun du zenbait egunean. Goiz batzuetan mukiak gogortzerainoko hotza egin izan du, baina eutsi egin diogu. Olentzaroren arratseko haizeak ipar-ekialdetik jo zigun, beraz hurrengo hilabeteak hotzak eta ateriak izango ote dira? Gogoratu atsotitza: Olentzaro arratseko haizeak berrogei edo hiru illabete(a)n segitzen du

2 Comments:

  • At 19:51, Blogger bego said…

    Aspaldiko Kepa,
    berriz ere agertu zara taupaka eta eskularruak kendu ezinik jarraitu beharko dugula esateko. Bai ezta?
    Bada, besterik ez badago, hori egingo dugu.
    espero dut olentzaro hain hotza ez izatea zurekin, ondo portatu zara eta ezta?
    Bueno, ondo izan eta aprobetxatu oporrak. Hurrengora arte.
    Bego

     
  • At 20:58, Blogger Kepa Diegez said…

    Aupaldiko, Bego!
    Tita, tira, egunotan hobeto hego haizea, lagun, e? Olentzaro on askoa izan da nirekein, gaizto-gaizto portatu arren (kar, kar, kar...)
    Ondo ibili!

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------