San Simon eta Juda zerekin, San Martin harekin
Zemendien San Martinek orio za(ra)giek aurretik zein atzetik botaten dauz.
Ostua ateratzin, artua ereiten; ostua erortzin, garia (babarekin batera) ereiten (San Martin aldian, azaroan).
Negu ona izeteko, San Martinetako iru aldiz elurre in behar du.
Egiazko negua, San Martinetan asten.
San Martin (11an) zerekin, San Roman (18an) karekin ta Santa Katalina (25an) berarekin.
San Martin, bierrak bierra eragin.
San Martin logizu, ondoko urtea garizu.
San Martin, negua atzetik edo aurretik, geienean biettik.
San Martin uda, uda ttiki.
Orreri ere etorko zaio bere San Martin.
San Martinetako baratxuriak egin.
San Martiñez asten da negue.
San Simon ta Juda zerekin, San Martin arekin.
Txarri guztixeri eltzen jake San Martiñ egune
Iruzkinak