Udaberri zir-zira
Nola iritzi aurtengo bedatseari, egunerotsu plisti-plasta jolasteko abagunea ematen digunari? Euritsua? Bai, horixe entzuten da asteotan hedabide gehientsuenetan, inoizko udaberririk bustitxoena dela, alegia. Ez da harritzeko modukoa, izan ere, bazter frankotan 700 litrotik gorako euri-kopurua jaso dute martxoaren 21az geroztik. Hori da euriz! Ni neu horrelako aroak ez nau goibeltzen. Leloturik geratzen nauzue euriari beha. Zenbaitetan euriaren hotsa besterik ez dut aditzen, euri tanten dirdira baizik ez dut ikusten, pustilek baino ez naute hunkitzen. Baztan aldean, aspaldi-aspaldian erabaki zuten nola deitu beharko zioten horretariko primaderari: zir-zira. Hauxe duzue batutako aipua:
"Denbora zir-zir batek gauzka hemen arras aspertutik. Zir-zir-zir... badakarra beti gelditu gabe" (N-Elizondo). Eskualduna, 1913-04-11.
Ni neu ez nauka asperturik, ezta gogaiturik ere; gogobeterik nauka, praketan kabitu ezinik...
Iruzkinak