Otsaila bero, negua gero?
Batek daki! Antzinako euskaldunek edozertarako zeukaten erantzuna; mende oroko behaketan oinarriturik, a bete ezean, b beteko zen, a beterik, ordea ez zen b beteko. Eredu kasik matematikoa zen. XXI. mendean, aldiz, eredu horrek balio ote digu? Ez dakitsuet esaten. Txikitandik entzun izan dugu geure inguruan izenburuan dagoen bezalako atsotitzik, BERO VS GERO // GERO VS BERO bikoteak jolaserako parada ederra ematen du eta. Jende asko praketan kabitu ezinik dago horrelako aroaz gozatzen; ni, ostera, eguzkiak-ez-mintzeko-betaurreko-beltzak-jantzita-pentsakor-kezkaturik nauzue. Horren harira, giro etno-meteorologikoetan zurrumurrua bolo-bolo dabil egunotan: hilaren 21eko ilbeteak ekarriko ote digun aldaketa nabarmena, elurra egiterainokoa, alegia. Ba ote du horrek funtsik? Bada, euskaldunaren buru-iruditeriak ilbetea eta aro-aldaketa elkarri lotu izan ditu mendeak joan, mendeak etorri. Gure itxaropen-izpi bakarra horrexetan datza. Ailedi gerta!
Iruzkinak