Haize bihurr(i)aren erasanpean
Hego-mendebaldeko egoera gailendu zaigulakoa zalantza izipirik ere ez dago. A ze-nolako haize bolada, egunotakoak! Lazgarriak! Burmuina lehortzerainoko bestekoak! Bai, horixe! Gure etxeko terraza hego-mendebaldera beha dagoenez gero... atera izatzue kontuak, nekez egin dezakegu lo asteon, haizeak bete-betean astintzen gaitu eta! Erruki zaitezte gutaz, mesedez! A zelako haize boladak eta zurrunbiloak! Haize bihurra, benetan, hainbat herritan esaten duten bezalaxe. Horretaz ere ohartu zen Barandiaran eta azaldu zuen izen berezia ere badela, hots, jenioa dela:
aizebiur: G-Ataun. “Haize-bolada edo zurrunbiloa. Gaueko izeneko gaueko-jeinua beraren itxurapean ageri izaten da. Aizebiurrek Egoirekin bat egiten du sarritan. Era horretara eman zuen bere burua ezagutzera Ataun aldeko Lauzbeltzeko gazte baten bahitzaileak, baita Arbilletako (Ataun ere bai) alaba baten arimaren bahitzailea ere. Hark gurasoen altxorra lapurtu omen zuen”. J.M. Barandiaran. Mitología del Pueblo Vasco, 181 or.
Hona hemen beste aldaera batzuk:
aize-bior: B-Durango, Markina. Azkue. Hiztegia
aize biur: G-Oñati, Txorierri. Azkue. Hiztegia.
axe-bigur: B-Ziortza. An. de Eusko Folklore. 1923, 22 or.
axebior: B-Sondika. EHHA.
axebiortu: B-Fika. EHHA.
Haize bihurrak bihurri bihurtzen ez duena, bihurka bihurtuko da etxera!
Iruzkinak