Itsas erauntsiaren ondotik dator ezkela...
Plazerraren ondotik omen dator desplazerra eta lehen eguneko itsas erauntsiaren ondotik ezkela jin zaigu. Asteartetik gora, ileak lazten zaizkit kalea zapaldu orduko, baina gogoko dut nola hotzaren orratzen burmuineraino sartu eta neuronak -zureak, zeuronak dira, irakurle adiskide- dantza eta jauzika hasten dira harik eta toki epelean sartzen naizen arte. Ezkela da ipar-ekialdetiko haizeari irizteko dauzkagun izendapenik irribarregarrienetariko bat. Izan ere, ezkel berbari darizkion adierak ez dira hutsaren hurrengoa, ezta euli-kaka ere eta guztiz bat datoz horrelako haizearen izaera eta aiurriarekin. Batetik,
OHARRA: Sariketa astelehenean amaitzen da. Animatu eta parte hartu!
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home