EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2007/11/09

Meteorologiaz, herriaren hitzekin

“http://www.argia.com/argia-astekaria/docs/2110/argazkiak//diegezbalekoa.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

ARGIA aldizkaria 07-11-11

Eguraldia igogailuko elkarrizketetako gaia baino gehiago da. Euria, eguzkia edo haizea aberastasunerako bidea izan daitezke, fenomeno bakoitzari deitzeko moduaren bidez hizkuntza lantzen baita. Hori erakusten du Bilbon bizi den Kepa Diegez filologo eta kazetariak. Hainbat lekutako esapide eta hitzak biltzen ari da euskarak duen ugaritasuna erakutsiz.

Hurrengo egunean zer eguraldi izango den askok jakin nahi izaten du zer egin erabakitzeko, goizean jaiki eta pertsiana altxatzerakoan zerura begiratzen du askok, igogailuan ere ohiko elkarrizketa gaia izaten da. Dudarik gabe, asko hitz egiten da eguraldiaren inguruan eta tokiaren arabera hitz ezberdinak erabiltzen dira horretarako. Hori guztia aztertzen ari da Kepa Diegez, filologo eta kazetaria, etnometeorologiaz egiten ari den doktoretza tesian.

Jarraipena.

3 Comments:

  • At 15:00, Anonymous Anonimoa said…

    Elkarrizketa irakurriko dut, Kepa, zorionak! OSO ONDO!


    K.

     
  • At 11:46, Anonymous Anonimoa said…

    Espero dut gustuko izana,

    Itsaso

     
  • At 12:54, Blogger Kepa Diegez said…

    Kaixo, Itsaso!
    Oso gustukoa izan dut. Egunotan mezutxo bat bidaltzekotan egon naiz, baina zu aurreratu egin zara. Mila esker eta nahi duzun arte.

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------