"Hegoputz"-aren bisitatxo laburra


Hirurehun eta laurogeita hemeretzigarren post honetan Euskal Herriko aroaren aldakortasuna nabarmendu beharrean gaude. Ohartu orduko, kafea hartzen dugun bitartean, batetik bestera igarotzen gara. Goizeon euri xeheak jardun eta jardun izan du zenbait orduan azeriak bustitzen eta eguerdiaz geroztik, hego haize leun-leuna ate joka, muturra sartu guran gailenduko zaigu bihar goizera arte. Une honetan (17.46) neure "behatokitik" garbi samartxo dakusat ortzia eta azkenaldi honetako arrastiririk ederrena sortarazi digu. Lehenengo aldiz laztan eta txeratsu erabiliko dugu geure adiskide hegoputza. Horrelaxe dakar aipu honetan:

"Beti or aiz agurgarri / Ene maite, Goi-Eguzki! / Baño entzun nire biyotzari: / Egoputz egunez, aizen zoragarri!"

Datu hau baizik ez daukat: Onintze, Euzkera, I, 203 or.

Laudorio eta goraipamen hori baino zoragarriagorik ez dut egundo entzun edo irakurri. Zuek?

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Zu bai erromantikoa, Kepa!
Arrazoia duzu, gaur, adibidez, katilua hoztu baino lehen eguzkiaren laztanetatik haize hotzaren errealitatera joan gara.
Ederto egon gara goiz honetan!


K.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Pozten naiz!

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...