EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2007/10/29

Berben lilura

http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-4874/eu/contenidos/informacion/ardoaren_arrainaren_ibilbidea/eu_ibilbide/images/merkatua_2.jpg

Gaur egun jende ugarik hitz egin eta idazten du hizkuntzari buruz, baina guztiok ez gatoz bat beraren funtzionamenduan. Aditu batzuek pentsatzen dute mintzatzeko giza gaitasuna ordenagailua bezalatsukoa dela; beste batzuek, aldiz, uste dute mintzaira beste pertsona batzuei egiten dieguna dela, liburu bat ematea edo bostekoa ekartzea bezalaxe. Gure iduriz, hizkuntza buru-iruditerian erabiltzen den berba-sinboloen jolasa da. Zer da buru-iruditeria? Adimenaren begiarekin ikusten duguna, baina intxaur baten zaporea, euripean ibiltzearen sentipena edo Ruper Ordorikaren ene begiek kanta ere bada. Irudikatzen duguna pertzepzio-era guztien bidez eskuraturiko esperientzia guztietan tinkaturik dago, eta gainera, berbak erabiltzen ditugu hitz egiteko. Horregatik nire langaiak berbak dira eta bereziki aroitzak. Gaur goizeon, Gernikan hamaika taloren usainpean eta euri lardatsa ziharduela, ikasle batek zera galdetu dit: "aizu eta euri mota honi nola deitzen zaio?" Eta nik: "Ea, asmatu berba bat egoera honetarako". Eta berak: "talo-euria", hau da, azoka bat egiten den bakoitzean egiten duen euria.

2 Comments:

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------