Eki jaikiko haizea nagusi
Abuztu amaierako euriteen ondotik ez du euri handirik egin Euskal Herrian, salbuespenak salbuespen. Azore uharteetako antizikloia Britainiar uharte aldean kokaturik, gehientsuenetan jo digun haizea ekialdetik etorri izan zaigu. Batzuetan, mugitu samarturik, ipar ekialdetikoa izan da. Egoera hau ez da oso arrunta izaten garai honetan, aitzitik, sarriagotan gertatzen da neguan edo udaberriaren hasieran. Ezaguna denez, horrelako haizea eguzkia gordetzen den aldetik etorrita, euskaldunok berari lotu izan diogu hainbat izendapenetan. Oraingoan Zuberoa aldera jo eta bertatik horrexetariko bat plazaratuko dugu: ekhi jeikiko aidea. Polita, oso; eguzkia jaiki eta etzan egiten da. Ürrustoi-Larrabile herrian erabiltzen omen da.
4 Comments:
At 16:57,
Anonimoa said…
Aupa denoi eta isilpeko bisitariei...[zuek badakizue nortzuk zareten! ; ) ]!!!
Zelan oporrak?
Kepa, Zuberoako datu horren iturria jarriko, mesedez? Jakinminez naukazu.
K.
At 18:03,
Kepa Diegez said…
Aupa, Kristina! Izendapena EHAAtik aterata dago. Bitxia, ezta?
At 18:54,
Anonimoa said…
"EHAA"?
"EHHA" ote?
["Euskal Herriko Hizkuntz Atlasa", berrikiago "Euskal Herriko Hizkeren Atlasa" edo "Euskal Herri-hizkeren Atlasa"]
Eta bai, Kepa, herri hizkera, edozelan ere!
K.
At 19:24,
Kepa Diegez said…
"lapsus".Bai, EHHA...
Argitaratu iruzkina
<< Home