EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2007/08/31

Ilegunak eta beste


http://platea.pntic.mec.es/~abercian/priaranza/fotos/2005fotos/agosto.jpg

Zer moduz, EtnoMeteko irakurle unagaitz horiek? Zelan oporretan ? Zorionak eta Urte BerriOn! Hementxe nauzue ostera ere "keparrada" emateko asmotan neure istorio etno-meteorologikoekin. Abuztuaren azken eguna izanda, baliatu egin behar dugu. Ez ahaztu EtnoMeteko udazkenean gaudela, ez horixe! Izan ere, gure udazkentxoa abuztuaren 21etik urriaren 21era bitartekoa da eta hasiera ez da nolanahikoa izan, ezta? Giro bustia eta umela, euria letro eta han-hemenka ufalak... Gogoratzen duzue aurtengo urtarril aldean zer zioten NASAko iragarpenek udan Europan izango genuen aroari buruz? Bero larria, inoizko udarik beroena.... Geuri dagokigunez, behintzat, hutsaren hurrengo geratu dira iragarpenok. Tira, inor eta ezer ezperfektua, ez NASA, ez tenporak... Ildo horretatik abuztua hilabete garrantzitsua izaten da herri-iragarpenen kontuetan. Inoiz entzun duzue ilegunak berba? Ez, ez dira ileak mozteko egunak, ez. Beste bide batetik jo behar da. Euskal Herriko toki zenbaitetan, Igarregunak edo Zotalegunak gabe Ilegunak baliatzen dituzte aro-iragarpenak egitekotan. Agorrilaren lehenengo hogeita lau egunak hartzen dira aintzat: lehenengoak eta hamahirugarrenak urtarrileko eguraldia iragartzen dute, bigarrenak eta hamalaugarrenak otsailekoa... eta honelaxe beste egunak ere. Hortaz, 2008 urteari begira, abuztuan herria zaintzen egon zareten horiek, atera kontuak!



 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------