Udaberriarenak egin du
Lehengoan hego haizeak ekaienan inoiz gutxitan erasaten zigula banioen ere, udaurreko egunotan firin-firan ibiltzen zaigu kaskoak berotu guran. Nahiz jende gehieneak hego haizea esan, sarritan hego mendebala adierazi nahi du, inondik ere! Izan ere, orokortze horietan kontuak erraztera jotzen dugu eta xehetasun eta zehaztasunak bidean galtzen dira. Han-hemenka horrelako haizeari irizteko zenbait izendapena erabiltzen dira. Dakizuenez, izendapenotan termino toponimikoek berebiziko garrantzia daukate; batzuetan ondoko herria, bestean, ibaia... Gaurkoan Zegama aldean arraize berbaren berri eman nahi dizuet. Aizkorri aldetik etortzen zaien haizeari horrela esaten diote. Mapan begiraturik Aizkorri Zegamarekiko hego mendebaldean da, beraz, ziur asko arraize delako hori *(h)arri + (h)aize da.
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home