"Aro-adar " gehiago
Adibidez, "ostadarra" bera adierazteko hauxe:
auriadar: Goi-Nafarrera / N-Aezkoa. (Azkue). Euskalerriaren Jakintza. I, 165 or.
itxasoadar: Datu-basean edukiagatik ere, ez dakit nondik atera dudan.
zibiadar: N-Erronkari. Bernardo Estornes Lasa. Erronkariko uskararen Hiztegia.
zubiadar: N-Uztarrotze. Zubiadarraren petik igareta neskatxak mitil eta mitilak neskatxa egitan drala erraiten daioei aurrer. (Azkue). Euskalerriaren Jakintza I, 166 or.
Ekaitza edo erauntsia adierazteko:
adar: L-Bardoze. (Duvoisin). Hiztegia.
adarraire: L-Bardoze. EHHA
adar aire: Dasconaguerre. Atheka, voc.
adarraira Behe-Nafarrera. (Lhande). Hiztegia.
Laino eta hodeiekin batera, trumoia:
trumoi-adar: Gipuzkera. Turmoi-adarra degu. (Justo M. Mokoroa). Repertorio de locuciones del habla popular vasca.
Erauntsi baten adarra, hau da, goitik behera ikusten den euri-zutabea, edo:
erauntsi-adar iz.: Behe-Nafarrera / Zuberera. (Azkue). Hiztegia
euria adarrez etorri: Gipuzkera. Adarrez dator euria.(Justo M. Mokoroa). Repertorio de locuciones del h
habla popular vasca.
Han-hemenka txingorra botatzen duen hodeia:
harri-adar: N- Erronkari / Zaraitzu. (Azkue). Hiztegia.
adar gaizto: Gipuzkera. Adar gaiztoa dator. (Justo M. Mokoroa).. Repertorio de locuciones del habla popular vasca.
Hodeitxoa:
odoi-adar iz.: (Azkue). Hiztegia
3 Comments:
At 20:05, Anonimoa said…
"Kristina irakurle nekagaitzak"? (gauza batzuengatik nekatuta nago, baina tira, eskerrik asko Kepa -gauzak zentzu positiboan hartzeko ohitura dut-eta).
Aizu, eta Azkueren "adar airia" pasatu al zaizu? Izan ere, Lhande aipatzen duzu eta honek Azkuetik edaten du, zehatzago esanda, niretzat interesgarria da Lhandek "adarrairia" (dena batera, alegia) esatea/idaztea; zeren, ez zuen, bada, Azkuek "adar-airia" eman? (posible bazenu hau argitzea, Kepa, nik ez ditut eskura iturriok).
Ekartzen dizkiguzun horietarik, batzuk politak!!
Beno, ea nola portatzen den asteburua!
K.
At 20:08, Anonimoa said…
A! Eta ba al duzu "iratzeadar" jasoa? Nik bai, nik bai!!
K.
At 22:46, Kepa Diegez said…
Bada, "adarrairia" ez dago, ez Akuerenean, ez Orotarikoan edo neuk, behintzat, ez dut aurkitzen.
Esango didazu zer den "iratzeadar"?
Jo, meseedezzz!!
Argitaratu iruzkina
<< Home