EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2007/06/26

Ahari buruak

“http://www.bodasdeisabel.com/Gr/Esquiladores/Im/Carnero.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Ez da nahita izan, baina hodeien eremua baztertu samarturik izan dugu EtnoMet-en. Egunotan bendunorra gailentzearen ondorioz, zirimiri modukoak jaun eta jabe izan dira Euskal Herriko hainbat zoko-mokotan. Zenbait egunetan argitzearekin batera, eguzkia eta euri-lainoak norgehiagoka, elkarren lehian, nor baino nor, batzuetan, bata nagusi, bestetzuetan bestea. Oilariteaz bat, urdin-urdinak (Bizkaiko esangurarekin) diren lainotzar ugari ikusi izan dugu ostertzean, hots, ortziko ertz-bazterretan. Euriz beterik etortzen izan dira, inondik ere! Candido Izagirrek jakinarazi zigun Oñati aldean horrelakoei ahari buruak deitzen zietela. Irudiaren ederra! Bertakoei mota horretako hodeiek aharien buruak oroitarazten dizkiete. Pentsamolde indigena peto-petoa, alajaina!

aari buruak: “Nubarrones que aparecen a la salida del sol y presagian lluvia”. G-Oñati. Goizean Aizkorri-gañera aari buruak datozenean ogeita lau ordu barru lurra bustiko dau. (Candido Izagirre). El vocabulario vasco de Aránzazu-Oñate.


 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------