Ibai haizea

“http://www.eitb24.com/archivos/imagenes/eitb24/sociedad/2007/05/04/Un-vehiculo-de-la-Policia-Foral-pasa-por-la-carret-2007050417574206hg2.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Egundoko tenpesta izan da bart Euskal Herriko ekialdean, Nafarroa Garaian, Lapurdin, Behe Nafarroan eta Zuberoan, besteak beste. Irakurri eta entzun dudanaren arabera, bospasei orduan 160 litro Senpere aldean. Hura euri jasa! Zorionez, jendaki kalterik ez da izan, baina, antza denez, hainbat abere akabatu ditu kalernak Zugarramurdi aldean esan ohi dutenez. Ostots-erauntsia azken urteotako bortitz eta zakarrena izan omen da... eta Bilbo aldean, behintzat, tantaxka batzuk baino ez. Horrelakoxea da gure aroa!
Bestalde, neure aurkikuntzen gogaide egin nahi zaituztedanez gero, atzoko GARA egunkarian Joxe Landa aro ikertzailearen iragarpenean topatu dudan izendapen txit bitxiaren berri eman nahi dizuet. Biharko eguraldiaz dihardu:

"Giro petral samarrari eutsiko dio. Lainotzar ugari eta euri lardatsa kostaldean, eta garbi samar eta ateri barrualdean. Ipar-mendebaldeko haize hori bizi samar ibiliko da itsasaldean, eta hegoaldean IBAI HAIZE edo ziertzoa zakar antzean. Epeldu ezinean".

Zein dotore idazten duen Joxe Landak, eh? Lehenengo aldiz irakurri dut halako elkarketa. Ez dut inongo hiztegitan aurkitu eta hori dela-eta, e-mail bat bidali diot ea argi apur bat eman dezakeen horri buruz. Bagurrin berbaren berri eman genuen behin ziertzoa adierazteko. Orain bikotea daukagu.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

...ari du...