Ahariak maiatzean, «deuri, deuri» esaten nausiari.

http://www.20minutos.es/data/img/2005/02/04/17427.jpg

Maiatzaren hondarrean garela-eta, atsotitzen bati hautsa kendu nahian, hilari dagokion lehenengoari egingo diot jaramon: Ahariak maiatzean, "deuri, deuri" esaten nausiari. Irakurri eta ez dut ondo ulertu kontua, izan ere, "deuri" berba ez zait ezagun egin. Ikertu eta ohartu naiz "deuri" dirua dela. Orduan, bai zentzuaz jabetzen hasi naiz. Hala ere, zer dela-eta, esaten dio ahariak dirua nagusiari? Ahari dela-eta, hiru aukera ditugu hiztegiaren arabera: 1. Ardiaren arra adar biribilkatuak dituena. 2. Euskal mitologiako jeinua; Arabako Okiako leizean bizi dena; 3. Euskal mitologian Mariren menpeko jeinua; lo egiteko haren gainean ipintzen du burua eta haria astalkatzeko haren adarrez baliatzen da. "Hauteskundeosteko" garai honetan, ezin aproposagoa iruditzen zait delako atsotitza; alderdi gehienak nagusi bila dabiltza dirutan. Nork bilduko dizkio adarrak nori? Inor baliatuko da inoren adarrez bere haria astalkatzeko? Galdera horien guztien erantzuna Okiako leizeko Aharik omen dauka.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

...ari du...