Martiko ilberriak ederra ekarri ez digu, bada!

http://www.zoobotanicojerez.com/typo3temp/pics/014ad08101.jpg

Gaur bertan bi kontu etno-meteorologiko garrantzitsu amaitzen dira: bata, martxoko ilberritik ilbeterako aroa, bestea Zozomikoteak. Gaur ilbetea bada ere, nekez ikus genezake ortzia tapatu samarturik egongo da-eta. Euskal Herriko barnealdean hodeiak egotzi ahaleko asteburua izan dugu, bene-benetako ufalak sortzeraino. Hazi baino haziago doaz ibaiak Nafarroa aldean, aspaldiko partez! Lurraren berotzearen ondorioz? Qui lo sa! Hurrengo aroa, gaurtik hasita hurrengo ilberrira artekoa da, hau da, hilaren 17ra arte. Ziurrenik, eguraldia ez da hain umela izango. Hortaz, burmuinak egurastera kanpo aldera abiatuko garenok ez dugu guardasola eskuan ibili beharko. Bestalde, Zozomikoteak 2007 gaur bukaturik, ohikoak izan direla aipa liteke. Tomaxek erdi serio erdi txantxetan zioenez, Natura ero-zoraturik dabilkigunez, beharbada egokiago izango litzateke izendapena eraldatzea. Baliteke. Izan ere, Gure Natura (animaliak, landaredia...) egunetik egunera galduago dabil. "Zikoinamikoteak"... edo "Amiamokoteak"!!
Ohartxo bat: egunokin EtnoMetek jarduera apaleko egunak biziko ditu neuk ere garun eta burmuinak argitara aterako baititut haizatu eta egurastuko badira...

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Kepa:

Irudipena daukat zeuk uste baino aho-korapilo gogorragoa proposatu duzula. Ea, esan azkar eta arnasik hartu gabe:

Amiamokomikoteak.

Tomax.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Amiamokomikote...ahhhhhhhhhhhhhh ito beharrean nauzue...!!

Amiamoko + mikote = Amikoteak?
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Ez, ez... Zozo-koteak ez.

Beitialarrangoitia, Zarragoikoetxea, Gabikagojeaskoa... Orain arte bizkaitarrok ez zenuten hitz elkartuekin halako problemarik.

Amiamokomikoteak eta izorrai!

Tomax.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Aiamazelakobikotea, Tomax eta Kepa onkotea!!
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Baina, zertan ematen duzue zuek denbora? ;)

Aupa, Etnometkideok, zer berri? Ni hemen nabil, lanean, ikasten, ikerlana aurrera ateratzen, emaro-emaro. Aurki eskuetan zerbait izango dut... Ba zen garaia (“azkenik ere!”...).

Ia ba, okertu naiz, isilpeko bisitariren batek (gutxienez batek) jakin izan duen bezala. Barkatu, arren, biltzaile eta informatzaileak, xumeki, hemendik aurrera arreta finagoa jarriko dut. Hala ere, ez dut pena behar, izan ere, nire ustez tesirik onena den horrek ere huts bat-edo badauka…

Esan beharrekoak esan direla, gatozen gure harira:
Kepa: nik Bardozen bildu dut istorio hau, eta honekin batera, Bardozeko ezaugarri batzuen inguruan mintzatzen nintzaizuen, besterik gabe; tentu eta arreta gehiago izango dut hurrengo aldietan. EHHAk Mugerren jaso zuen. Lankideei galdetuko diet martxoaren inguruko istorioaz, ea ez naizen honetan ere okertu!

Kepa eta Tomax (Tomax: zer berri duzu?):
Euskaltzaindiaren web orrian duzue, Argitalpenak sailean, Dialektologiaren atalean, “Ohiko euskal mintzamoldeen antologia” izeneko lanean klikatu, eta deskargatu, horretarako baimena ematen baitigute, eskuzabal. Hau egin eta gero, antologia honetan Lapurdi hartu, bertan Mugerre herria bilatu, eta “Martxoa eta egun mailegatuak” deritzon kontaketa irakurri eta entzun ahal izango duzue.

Gogoratu zuen iruzkinak espero ditudala, interes handia dut!

p.s.: apirilaren 18an nire urtebetetzea da, zerbait esan zeniezadake egun honetaz, Oi, Pello, Pello?

Milesker!


Kristina.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Argazkiaz:

Zikoina bat ikusten dudan bakoitzean haur/umeekin akordatzen naiz, oihal zuri batez mokoari lotuta, ; ) etxera bidean...beti iruditu zait bitxia. Zikoinak bikote bakarreko hegaztiak omen dira, ezta? Agian horregatik; Paris ere gogora etortzen zait beti; ez dira, bada, hortik ekartzen seme-alabak? Mmm...

Parisen izan zarete? ; )

Ia ba..., ondo segi, Etnometkideok,


Kristina.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Kaixo Kristina eta enparauok!
Ni herenegun bueltatu nintzen oporretatik. Perigord-en (Bordeletik eskuinaldera 130 km +-) izan naiz hirugarren aldiz eta beti bezain zoragarria iruditu zait. 1000 esker, Kristina, informazioagatik. Bai, Parisen izan naiz birritan baina atzera itzultzeko gogotan nago, hain da zoragarria! Bihartik aurrera EtnoMet berrabiaraziko dut, bai horixe! KepaDi

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

...ari du...