Enbatara bidean...!!
Arratsaldeko 16.15ak dira eta Deustuko estazio meteorologikoan 29,7 ºC ez dugu, bada! Hauxe dunk hauxe, beroa! Hego-hegotik jotzen gaitu haizeak, leun, lehor, itogarri eta erruki gabe. Luzaro gabe, aldaketa etorriko zaigu, izan ere, bihar arrastirirako susmoa dago ez ote dugun galernatxorik izango... Udaberritik gora izaten dira horrelakoak, nahiz aurton, otsailean, antzekorik izan dugun. Klima-aldaketaren seinale? Bihar, hain zuzen ere, ilgora igartzen hasiko da, beraz, aipirileko ilgorak enbata ekarriko digu, antza. Balear Uharte aldean, eguneko haize leunari (itsaso zein lehorretikoa) enbata deitzen diote, 15 korapiloraino hel daitekeen haize freskoa, alegia. Beraz, enbat berba aski ezaguna da Euskal Herritik kanpo ere. Une honetan, 30ºC, alajaina!
Iruzkinak
Kristina
K.
bai dagoeneko hozten hasita dago. Ea bihar gozoago gabiltzan! Ah... gauzatxo bat. Zuk aipaturiko "kaka otsaila" topatu dut. Entzun eta irakurri egin dut. Harrigarria da! Hurrengoan "post" bat egingo dut horren inguruan, baita beste "post" bat zuk aipatutako Leizarragaren kontuari buruz ere.