EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2007/03/30

Zozomikoteak 2007

http://oiartzunibaia.galeon.com/Irudiak/FaunaIrudiak/Zozoa.jpg

Iaz eta orain bi urte eman genuen ZOZOMIKOTEen berri. Martxok Apirili eskaturiko bi egunak direla-eta, eguraldia gaizto samar izaten da egunotan. Zozomikoteak "triste eta ilunak izaten dira". Hortaz, "ez harritu Zozomikoteetan gara eta". Eta horrelakozeak izango dira aurtengoak ere, itunak eta hitsak. Elezaharra hedatu samarturik dugu, Euskal Herrian ez ezik, Gaztelan, Estatu frantsesean eta Ingalaterran ere bai. Han-hemenka protagonistak askotarikoak dira. Euskal Herrian Martxo zezen batekin haserretu zen, Vosgeak mendikate aldean, Maitagarri bat ZOZO batekin, beste batzuetan behiak azaltzen dira, baina, funtsean kontu bertsua, Martxok Apirili bi egun eskatzen duelakoa, alegia. Horren azalpena ematekotan ikerketa psiko-antropologikoa egin behar da, inondik ere. Frantzia aldeko guztietan MERLE txoria agertzen da, halanda ze, eurekiko "lotura-konexioa" eginda dago goitik-behera. Areago, egunokin, zozoak beren habiak atontzen hastekoak izaten dira. Adierazleari dagokionez, ez nau batere gogatzen -mikote, -bikotetik etor daitekeelako kontuak. Beharko ikertu!


"

6 Comments:

  • At 23:26, Anonymous Anonimoa said…

    Kepa:

    Etnometekin dituzun helburuentzako desafio handia da klimaren aldaketa. Zozoak aipatzen dituzunez, hegaztien migrazioetan aldaketak dagoenekoz nabari badira, pentsatzekoa da berton geratzen diren txorien umaldiak ere -zozoena tarteko- aurreratzen ariko direla. Noiz arte aurreratu behar ditugu "Zozo-mikoteak" gaur egungo klimarekin parekatzeko? Ilargialdi bat? Erdia?

    Baina gainera, espezieen banaketa geografikoan ere aldaketak antzematen dira. Gaur bertan irakurtzen ahal da "El Paisen" Andaluzian rododendroak ihartzen ari direla eta aldiz Britainia Handian -beren haziak jardinetatik kanpora barreiatu direlako- espezie endemiko bihurtzen ari direla.

    Broma tonto bat egiteko, "Zozo-mikoteen" ordez laster "Zikoina-mikoteak" ospatu beharko ditugula egunokaz. Joan den igandean bazebilen bat Hernanin jira eta buelta...

    Tomax.

     
  • At 10:09, Anonymous Anonimoa said…

    Nik jakin nahiko nuke ea harremanik ikusten duzuen zozomikotearen istorio honen eta Iparraldean bildu dugun "Kaka otsaila!" delako istorioaren artean. EHHHAko antologian jaso zen, Euskaltzaindiaren web gunean kontsultatu ahal da.
    Ikus artio,


    Kristina.

     
  • At 10:11, Anonymous Anonimoa said…

    EHHA, noski, Euskal Herriko Hizkuntz Atlasa, berriki Euskal Herri Hizkeren Atlasa ere deitua.


    Kristina.

     
  • At 13:36, Anonymous Anonimoa said…

    Kristina:

    Polita dirudi aipatu duzun "Kaka-Otsaila" ixtorio horrek, baina Euskaltzaindiaren gunean ez dut aurkitu. Lotura ipiniko?

    Tomax.

     
  • At 15:55, Blogger Kepa Diegez said…

    Kristina,
    neuk ere ez dut topatzen. Zuk hauxe aipatu zenuen komentario baten: "Beste zerbait: agian jadanik eman duzu EHHAk Bardozen jaso zuen "Kaka
    otsaila!" delako istoriotxoa (bide batez, nire ikerketaren arabera,
    bakar-bakarrik Bardozen ezagutzen dutena -zenbat hizkuntza-
    ezaugarrirekin gertatzen den hauxe bera, ezta?, ia...); bada,
    Gipuzkoako lankide batzuek ere ezagutzen dutela diostate, hots, agian
    leku gehiagotan ezagutzen den istoriotxoa da. Diferentzia arin bat:
    apirilarekin egiten dute, ez martxoarekin (ondo ulertu badut, galdetuko
    diet berriro)!"

     
  • At 15:56, Blogger Kepa Diegez said…

    Tomax,
    "zikoina" mendebaldean "amiamoko" esaten dugula kontuan harturik, agian, AMIAMOKOTEAK...!!!

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------