EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2007/03/09

Erauntsiaren ondoren, "kukuizerdia"

http://soniaalvarez.webdelamusica.com/sonia%20arpa%20elegante.jpg

Haizetea igarota, "oinetako lurrau jabilt ikara", ohikora itzuli bide da gure arotxoa. Tira, "ohiko" hori zehazteke dugu oraindik. Zer ote da "ohiko", euri langarra, hotza, hego haizea, ipar mendebala... Nago orain arteko uste guztiak ez ote diren oso-ustel bilakatu. Zer demontre da "ohiko" eta zer "ez-ohiko"? Bada, gaur antzinako "ohiko" horietariko batera bihurtu gara, antza. Nekez lurra bustitzen duen euri mota horietariko bat gailentzen zaigu, euri xehe eta mehea, jende ugarik Euskal Herriko ikurtzat jotzen duena... hain da leun eta gezurrezkoa, ezen Aramaion eta Zeberion euri antza esaten baitiote; ez omen da euria, euri moduko zeozertxu baino. Euri lanparraren huskeria eta ñimiñokeria nabari da "arotiztegian". Usu animaliekin zerikusia du, adibidez, kukuizerdia. Kortezubiko hiztunek erabiltzen duten bezalaxe. Hainbat irudiri eragiten diote euskal hiztunek euri ttiki horri irizteko. Nik neuk garrantzigabekokeria nabarmendu nahian, honela izendatuko nuke: harpeuri, harpa galanki jotzen zigunk eta!
 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------