EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2007/03/19

Artiko aldeko hartz zuriak puzka amorru bizian

“http://www.fotonatura.org/revista/img/issue18/oso4.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Argazkian dakusazuen hartz zurien familiak bat eginda putz eta putz dihardu gure baitaraino haizea igortzekotan. Erresuminduta omen daude euren espeziea galzorian bide dago eta. Izan ere, bertako batez besteko tenperatura, Lur osokoaren antzera, gora eta gora ari da etengabe eta horrela iraunez gero, Artikoko hartz zuriek suntsitzerainoko bidea hartuko omen dute, hau da, itzulerarik gabeko bidezidor batean galduko dira berandu baino lehen. Beraz, erresumintze horren ondorioz eta bakean eman diezaiegun aldarrikatzeko, batera jokatzea erabaki eta putz batean dabiltza ikaratuxe gaitezen. Itsasoz bidaltzen diguten haizearen eta gure artean ez dago inongo oztoporik. Gorri-gorria da iristen zaigun haize hotza. Ipar gorri-gorria, hain zuzen ere. Bernardo Estornesen arabera (Erronkariko uskararen hiztegia) iparrak hiru dra: ipar beltza, ipar fina eta ipar gorria, ipar-mendebala, ipar-ekialdekoa eta ipar-iparra, alegia. Ipar gorri hori Euskal Herriko mendebaldean ere egiten zaigu ezagun sano. Ostantzien pregunteu Arratiako, Txorierriko eta Orozkoko lagunai.

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------