Otsailean, hobe lorerik ez

http://elcaleidoscopiogris.castpost.com/margaritas.jpg
www. elcaleidoscopiogris.castpost.com/margaritas.jpg.
Carmen Griss-ek egindako argazkia. Hauxe da beraren bloga
http://elcaleidoscopiogris.blogspot.com/

Erasaten digun otsailak han-hemenkako topiko guztiak betetzeko bide ematen digu: Hau otsaila!
Zoroagorik! A zelako otsaila! Mendeak joan, mendeak etorri, ospe eta ohore ezin liluragarriagoak bereganatu ditu. Ez da makala, ez! Hitzak, atsotitzak, esaera zaharrak eta enparauak antzina eta behialako kultura eta sinesmenen fotokopiak dira, orduko herriaren "ideologia"-ren seinale. Ez dago zalantzarik hitz egitea kultur jarduera dela, haren bitartez geure munduaren ikuskerari adierazia ematen baitiogu. Ene uste ttikian, ez da gauza bera zera esatea, euria ari da edo euria ari du. Ez da "segapotokeria", ez. Azken honek daukan zama "ideo-mitologikoa" ez dauka bere baitan lehenengoak. Horregatik, tamalgarria izan lekiguke horrelako adierazpideak galtzea, azken batean, gure nortasunari datxekion mamia bertan daukagu. Zer dela-eta, matraka hau? Kontua zera da. Badira atsotitz asko otsailaren aiurria agerian uzten dutenak. Haietariko batzuek zezeila "traidore"-tzat jotzen dute gezurrezko lore eta loratzeak sortarazten baititu. Honako hauek dituzue:

  • Otsailak belarra, berak ekarri ta berak galdu.
  • Otsaileko loreak ez du sagarrik ematen.

Edo, hauxe: Otzailgo lora, ezpalitz hoba. Hortaz, ez fidatu otsaileko "sasi-lore" horietaz!


Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...