EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2007/02/05

Otsailean, aldiz eguzkitan, aldiz sutondoan

http://www.fapas.es/images/oso-en-nieve-g.jpg

Guztiok ezagutua da urteko hilabeterik laburrenak nolako ospea duen, "zoro" samarra izan ohi delakoa, alegia. Hori dela-eta, gure kultur-esparruan zenbait atsotitz azaltzen dira otsailaren izaera bereziari loturik. Ez dugu ika-mikarik sortu behar katailarekin, ezpabere bera bezalakoa izateraino helduko gara, izan ere, hilabete bakoitza bere zoroak bizi du eta zoroenetan zoroena otsaila dugu inondik ere! Egun batean eguzkitan kixkalita, otsaileko eguzkia, txoroa! beste batean, elurpean, otsaileko edurra, egurra, gehienetan zatarra, zezeilak txakur-aurpegia eta zikin atzea! eta zalantzarik gabe katuen hilabetea, otsailean katuak ausartak; otsailean katuak ere arrain; otsailean katuak harro. Merezita dauka bere ospea otsail laburrak, gero! Hartza ere sasoi honetan esnatu ohi da eta Natura berpizten denekoa oroitarazten digu honako honek: otsailean hurteiten daroa hartzak lezerean, hots, otsailean irten ohi da hartza leizetik. Baten bat irteten ikus bazenezate, negu motza, ikusi ezik, lozorroan dirauten seinale, beraz, negu luzea. Ez dira gutxi lozorrotik itzartzeko prest daudenak, hortaz, kontuz ibili!

4 Comments:

  • At 16:36, Anonymous Anonimoa said…

    Kepa:

    Egunotan ari nintzen Xamarrek ("Orhipean" top arrakastatsuaren egileak) plazaratutako "Euskara Jendea" irakurtzen eta hor aurkitu dut otsailaren beste izen bat: "Eurikor". Frantzian 1792an Iraultza famatua egin zutenean, errege-erreginei zintzurrak moztu ondoren egindako gauzen artean, egunei eta hilabeteei izenak aldatu omen zizkieten. Neguko hilabeteak "Nivose", "Pluviose" eta "Ventose" izendatu zituzten. Eta Iraultzako izen eta agiri asko euskaraz ere eman zituztenez, horrela geratu ziren:
    - abenduaren 21etik urtarrilaren 19ra "Elhurkor".
    - urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra "Eurikor".
    - otsailaren 19tik martxoaren 20ra "Aizekor".

    Gainerako izenak are dira politagoak.

    Tomax.

     
  • At 20:06, Blogger Kepa Diegez said…

    1000 esker, Tomax. Beti bezala, orduko Iraultzak "uniformatu" nahi izan zuen guztia: "nire neure eta zurea geure" egin zuen. Izan ere,halako izenek ez dute inolaz ere adierazten Euskal Herriko aroa. Gogoratu, gure neguazkena hil honen 21ean hastekoa dela... Besarkada bat.

     
  • At 11:53, Anonymous Anonimoa said…

    Tomax, horixe bera esan behar nuen! Izan ere, nik ere Xamarren liburua ikusi dut, 173. orrialdean dago.

    Hartzak orain hasi dira-eta lotara joaten, Kepa! Nola esnatuko dira? (barrea) Ezagutzen al duzu Estatu Batuetan animalia batekin egiten duten antzerkitxoa? Ez dut lekua zehatz-mehatz gogoan, baina duela egun batzuk atera zen telebistan. Animalia honi galdetzen omen diote -kutxa batetik atera eta gero!- ea negua luze/labur izanen den, eta oraingoan labur izanen dela "aurreikusi" die. Uste dut marmota bat dela, loti-lotia den horixe bera.
    Euskal Herrian ez dakit halakorik egiten denentz.


    Kristina.

     
  • At 13:48, Blogger Kepa Diegez said…

    Aupa, Kristina!
    Hemen duzu berria:
    http://www.sustatu.com/1138873774

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------