Haize bidasoia
Zezeil otso-katu-txakur honek diraikigun bitartean, aroaren gorabeheren barnean haizeen harat-honatei tartetxo bat egin beharrean gaude. Ez dira nolanahikoak izan txitean-pitean Eolok jaurti dizkigun haize boladak, ez horixe! Bortitz eta mortitz astindu izan gaitu haize gose delako horrek. Oraingo otsailaren ezaugarriak ditugu... epela, sasi-euritsua eta haizetsua. Haize zakarrontzi hori dela-eta, Euskal Herriko kostalde guztian, Lapurditik Bizkairaino (haize)-bidasoi berba interesgarria erabili ohi dute hainbat hiztunek. Gaur goizean, adibidez, Bizkai aldean, enbat txiki modukotsu batek jo du, haizeak hegotik mendebal eta ipar-mendebaldera bira egin duenean. Eta horretantxe datza bidasoiaren izaera: "ipar-mendebaldeko haize bortitza" dugu eta bigarren adieran, "haizeak harrotzen duen olatu apartsua". Itxuraz euskal hitza badirudi ere, ez dauka zerikusirik "Bidasoa" ibaiarekin. Ziurrenik, jatorria gaztelaniazko "virazón" berban egon liteke. RAEren hiztegiak hauxe dakar:
(De virar).
Iruzkinak