Aroak gogor dirau: sikaroa?

http://www.eitb.com/argazki/eguraldia/urtegia060526_h.jpg

Gabonetako "barruko bustialdia"-ren ondoren, aste hau euri kontuetan berdintsua izango zelakoan geunden, baina... usteak erdi ustel, aroak gogortxo dirau, gaur euri lanpar apur bat izan dugun arren. Hizpide dugu azkenaldi honetan euririk eza, eta orain arte gure txit "ur-agintari aguragarriek" zirkinik ere egin ez dutenez gero, komeriak hasiko dira berandu baino lehen. Tamalez, egoera hau azken urteotan ez zaigu ezezagun egin. Estatistikek ez dute engainatzen: eguraldia zaildu duela-eta, ohi baino euri gutxiago egin izan du 2006an, baina lehortea deitzerainokoa ote da? Ura alferrik galtzen jarraitzen omen dugu/dute eta gehiena ihesbideak bitarteko bidean galtzen omen da... Tira, urik gabe itotzen gara! Herri lexikoan badu isla nabaririk ustezko egoera honek. Gaurkoan mendebaldeko euskalkian -eta Urdiainen!- erabiltzen diren berbei egingo diegu jaramon. Guztiek "sik-" dute abiaburu:

sikaro: B-Arratia, Lekeitio, Markina, Mundaka, Orozko. (Azkue). Hiztegia.

sikate: Bizkaiera. Sikate, euri edo izotzak galzen badituz laboriak. (Astarloa). Berbaldiak, II, 257 or.

siketa iz.: Bizkaiera. Siketa andi batek galdu dauz gari ta arto guztiak. Euskalzale, 1897, 159 or.

sikute iz.:G-Eibar. Aurten, negura arte iraun dau sikutiak. (T. Etxebarria). Lexicón del euskera dialectal de Eibar.

sikita: B-Orozko.

sikantza: B-Ondarroa.

sekura: N-Urdiain.

Hortaz, sikaroak irauten badu, seko utzi gaitu!

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Kaixo, 2007ko ene lehen mezu honetan!
Zer moduz igaro dituzue Gabonak?

Behin Tomaxi irakurri nion Lapurdiko amatxi batek esan ziola azken 15 urteetako sasoirik beroenean sartu gaituztela -bide batez, Tomax: nongoa/nor zen ba al dakizu?-. Nik galdezkatu ditudan lagunek ere -bereziki lurra lantzen dutenek- diostate eguraldi hau ez zaiela ezaguna, lurra arraildurik dela, eta urik gabe, ez bakarrik guk edateko, diozun bezlaa, Kepa, baita animalien hazteko ere, ezin garela bizi. Kabalen saltzeko asmotan dira bat baino gehiagok.

Berriki irratian entzun dut ikertzaile batek iragarri duela 2007a izanen dugula larria eta erabakiorra. Euskal Herriko hainbat tokitan udazkenean jadanik hasi zituzten ur-mozketak, eta ondotxo diozu, Kepa, "ihesbide" andana badela, "golflari" ugari, alegia. Eta lehengo batean kontatzen zenuen bezala, hemen ere ikusia dugu kaleak garbitzeko kamioia -jaien bezperan!-. Natura argia da, eta izotz-mediak urtzen ditu haren mendiek edan dezaten, baina zer emanen diogu guk ordain gisa izotza ere akabatzen dugunean? Martera joango al gara "urtxeka"?

"eta Urdianen!" diozu, pozten naiz, zure lanak nolabaiteko ikuspegi edota interpretazio dialektologikoa zoritzeagatik!; besteek zer dioten ez dakit, baina nigatik, gutxienez, segi horrela! Interesgarria "sik-, sek-" bikotea...


[Atzo, urtarrilak 7, Erramunen eguna, Seaskako egutegian, zorionak, Erramun!]
Kristi.
Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Kaixo, Kristina!
bai, larria eta kezkatzekoa da egoera, hala ere, aldatzea espero dezagun. Adi, 19ko ilberriari! Bestalde, bai, nire lanak kutsu dialektologikoa ere badu, helburua izan ez arren, bitarteko baizik. Bizkaierazko "sik-" horiek, jakina, latinetik bide datoz zuzenean eta Urdiaingo "sek-" hori ziur asko gaztelaniatik.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Eskerrak zuri Kristina opa izatea gatik zorionak niri hain egun hortan, urtarrilaren 7an zerez agertzen bait da an Seaska egutegia dela egun hori Erramun eguna.

Baina gogoratzen naiz ni nola oraiko Gabonetan -abeduan- Bilbaoko lagunek egin ohi dugun urteroko afarian noiz erosi ohi dugu urtero Seaskaren egutegia lagungarri Seaska, zeren Hendaian bizi den lagun Josetxuk ekarri ohi du hori egutegia urtero xedeaz sos batzuren biltzeko. Ba nik kommentatu nion ze ondo dago laguntzea Seaska baina ordez behar lukeela eman ere Seaskak qualitatezko produktu bat, egutegi bat eta ez soil sosa bildu. Nioen konkretuki ezen dakarren informationea buruz egun bakoitza dela phantasiosoa eta ezin fidatuzkoa eta okerra, berba batean nolanahi egina eta tururu. Esaterako, kommentatu nion exemplugarri zekarrela urtarrilaren 7an Erramun eguna -neure eguna- eta zela hori errore bat. Erantzun erantzun zidan ze hori holan zela Iparraldean eta nik eman nion arrapostu ezen ez nuela sinesten zeren izanik izen katholiko bat berdin behar duela izan hor Iparraldean edo hemen Hegoaldea zeren bietan regitzen bait du kalendario katholikoak. Berak esan zuen ezetz ez zela hori holan eta bai baietz han, hor Iparraldean zela hori hola.

Nik segitzen dut sinestu gabe hori holan denik baina kontrakorik demostratzen balitz beharko nuke sinestu. Ea ba, Kristina, zein zu bizi zara Aturri zoko hortan -behintzat aldizka- igortzen duzun zeinbait berri fiable.

Gainera, aparte egun hori konkretua ba dago beste mila egun holatsukoak erroredunak, ezen nik uste daroat dela Seaskarena produktu txar eta qualitate gabea zeinak galdu eragiten dion izen ona Seaskari, Iparraldeari eta ere euskarari eta euskaldunoi.

Ez dateke hau analysis katastrophiko bat baizik exigentziazkoa hon qualitate minimum bat, txukuntasun minimun bat, horra.

Atheneta, Grezia.
Hoteletik.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Ondo Erramun, ikusiko dut, baina plazaratzen duzun kexuan Pello Zabalak nik baino hobeto erantzun diezazukeela iruditzen zait.
Izan ere, ditudan zereginengatik datozen asteotan ez dut posible zuei (internet sareari) behar besteko arreta ematea. Noizean behin -agian igande zenbaitetan-edo- bakarrik bisitatuko zaituztet, irakurle gisa.
Itzuli arte, beraz, ondo segi!


Kristina.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Pello Zabalak edo agian isilpeko bisitariren batek...


Kristina.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Horixe, ea nor animatzen den!
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Bai, edozein izan ahal da horren informatzailea izan gabe ezertan espezialista edo espezializatua. Edozein, edozein apez, seroa edo laiko, inkluso edozein atheo baina nahiko lukeena erantzun eta zeozer apportatu beharra dutenei (kasu hontan gu).

Honek neurtzen luke, nolabait, zein oihartzun kapazitate duten euskarazko blogak.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Aupa, familia: Bake eta On!

Urtarrilaren 7an, Raimond Peinafort-ekoa ospatzen da.
Hortik Erramon delakoa. Nahiz eta horretaz jardun ginen beste batean ere, ez da Erramun?

Nolanahi ere, izazue gogoan, egun bakoitzeko dozenerdi santu-santen izenak egun gutxienetakoak direla. Martirologio deritzan izenen zerrendan, badira egunak dozenatik gora, ilada ondrosoa pasatzen direnekoak. Noski, gehienekin ez da inor oroitzen: gertuenekoekin soilik. Gero, baitere, kontuan izan behar da, Elizak berak saindutegia batzutan konpondu-eratu-aldatu-gehitu... alegia, kuzina modu asko egin dituela.

Beraz, edozein santu azaltzen bada, egozein egunetan, zuek lasai, hemen ez bada haruntzago, Europan ez bada Ameriketan, izango da santu edo dohatsuren baten izena ipintzeko arrazoin ttikiren bat... Konforme?
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Nire aldetik diskulpak eskatu Seaskari zeren uste nuen inkorrektuki ze ez zela Erramun eguna urtarrilaren 7an, izanik bai' Raimond Peinafort-en eguna.

Nolanahi Seaskak badu justifikatu beharrik beste hainbat izendapen. Hori egin baleza ez luke ezer txarrik egingo baizik onik. Ni orai egonik -etzi arte- hemen Grezian ezin dut konkretatu hainbat eta hainbat izendapen arbitrario hon urtekaria hon Seaska. Ikus lezanak hori urtekaria eta observa zeozer detenituki uste dut akort letorkela nirekin.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda