Kandela negarrik egunokaz?

“http://www.terra.es/personal2/sagallos/images/images/Carambano1_JPG.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Behin negar batean hasita, jarrai dezagun aroaren malkoekin batera. Sailtxo honi amaiera ematekotan, aipatu behar da atzoko bustialditxotik gaurko oskarbira igaro garela harrapaladan. Pellok ondotxo zioenez, "hau ez duk euria, jaioberriaren negarra baizik" euri kumea, alegia. Hortaz, gaurtik gorako lainogabekotasunak gauez hozte nabarmena ekarri behar lukeenez gero, baliteke gauez beroak eguratsera ospa egin eta Euskal Herriko zoko-moko hotzenetan izotz egitea. Behinola nonbaitetik tantaka erortzen den ura izozten denean zintzilik gelditzen den izotz puskaren gaineko hitz mordoa eman genuen. Oraingoan, negar-malkotan diraugunez gero (bake-prozesuagatik, ote?), berari buruzkoak plazaratuko ditugu: edur negar, Mungian, kandela negar, Lekeition eta lei negar, Bakion. Zein baino zein negargarrazle eta ederragoa! Ez deritzozue? Azkenari buruz Iñaki Gamindek Bakio Berbarik Berba izeneko liburuan hau dakar: lei negarra, itasuretatiko ura leitzen denean. Itaxura zera da, teilatutik behera datorren itogina...

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

...ari du...