Eguberri ondorengo lehenbiziko sei egunak nolako...
...hurrengo urteko lehenbiziko sei hilabeteak halako. Horrela dio aro-atsotiztegian aurkitutakoak. Ez dago esan beharrik euskaldunok eguraldia iragartzeko hainbat era eta esaera zahar dauzkagula. Egunen batean guztion bilduma egin eta monografikoa egin behar... kar, kar, kar. Honako honi dagokionez azpimarratu behar da Eguberri ondorengo sei egunak urtea amaitu bitartekoak direla, beraz, 26a, 27a, 28a, 29a, 30a eta 31: 26a, urtarrila; 27a, otsaila; 28a, martxoa; 29a, apirila; 30a, maiatza eta 31, ekaina. Atzo, 26 izanda, egun hotz handi samarra izan zen eki-haizea eta hego-mendebal haizea elkarren lehian nor baino nor, hortaz, urtarrila horrelakoa izango ote dugu? Gaurko eguaroak, abenduak 27, ildo beretik joko duela ematen du, baina hego-mendebala nagusitu nahian, beraz, otsaila horrelakoa?
Iruzkinak
Aspaldiak galdezkaturiko Bizkaiko lagun batzuek ere kasu egiten zieten (diete?) egun segida hauei, beraz, nola edo hala, bizirik dirau ohitura hau. Egun hauetan elurra bai, piska bat izan dugu, baina euri guti aste honetan. Segidari kasu egiten badiogu, heldu den urteko seihilabetea horrela baletor, hobe genuke iturria itxi eta ura aurrezten hasi, bestela!
Bai, egia, da norbaiti esan beharko diogu eguraldiari buruzko hitz horiek guztiak monografian biltzeko, baina arratsaldeak liburutegietan asperturik igarotzeko prest dagoen norbait izan behar (barrea)...hots, ikerlan horrekin funtzionario gisa lanpostu finkoa lortzeko asmorik ez duen norbait...lan hori zertarako egiten duen egunero entzuteko prest egongo da...Jaurlaritzaren diru-laguntzarik behar ez duen aberats bati esanen diogu, zalantzarik gabe...bai, bai...ba, nik, ezagutu dut norbait, Kepa izenekoa uste dut..., baina ez dakit...jatorra, bai, baina...ez omen du langileitxura handirik, gainera "muxugorria" da...ea ba...zuek, Erramun, Tomax, eta gainerako isilpeko bisitariak, zer deritzozue? Ezagutzen al duzue morroi hau? Berarekin fidatuko al gara?
(barrea...-abenduak 28-)
Kristina.
[non da jendea? Gabon sasoian bakarrik al nago Etnomet-en?]
Ni neu ia betiko martxan nabil. Aroari igartzeko hainbat herri-era daude, tenporetatik hasita, baina ni ez nauzu aditu horrelakoetan. Metodoen berri, bai eman dezaket. Urteberriarekin batera, igarregunak edo zotalegunak ditugu. Adi!
Geurean, nik uste, horren kutsuren bat gelditu dela, ajatuta, harilduta, hemn puxka bat han beste txima bat, baina inork ez duela behar beste eta behar bezala jarraitu. Bestalde, Gaztelako aro egonkorrean, hor nonbait. Baina, gure eguraldi aldakorrean (normalean, ez udazken eta negu honetan), nork hartu egoki samarrean datuak, bi ordutik bi ordura, eta 24 egunetan, gehi bezpera eta azken beste egun bat? eta nork asmatu gero?