Arbi errea abenduko, gauza guztiak bere garaiko

“http://verduras.consumer.es/imagenes/fotografias/nabo/01.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Abenduaren inguruko atsotitz polit askoak dauzkagu aro-atsotiztegian. Arretaz miatuz gero, arbi ortukaria zenbaitetan agertzen dela ohartuko gara. Bitxia, gero! Badirudi abendu aldean eta beharbada, Eguberrian, baserrietan jateko ohitura dagoela / zegoela. Nik ez dut egundo horrelakorik jan, beraz, nire esperientzia arbi-janean hutsaren hurrengoa da. Zuena? Bestalde, abereek eta gizakiok partekatzen dugun elikagai bakarretarikoa bide da, beraz, txarra ez da izango, ezta? Izenburukoaz gain, aztertutako atsotitz guztiek gauzak garaian edo sasoian gauzatzeari egiten diote aipamen:

  1. Dagonean dagoena ta abenduan arbia.
  2. Gauza bakoitza bere denborako, arbi errea abendurako.
  3. Gauza bakoitza bere garairako [edo garaian] ta arbi errea abendurako.

Hortaz, ezagun da abenduaren eta arbiaren arteko lotura, zalantzarik gabe. Ondorioz, arbi errea abendurako bada, su-etena amaigabea erre baino lehen, erre dezagun bake-pipa behingoz!

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Kepa, nik ezagutzen ditudan hiztun askoren hitzetan ere abenduan (beste janki askorekin batera) arbi errea jaten zen, eta oraindik ere egiten da, manera zaharrean! -indartsu ari dira amerikanoen -anglosaxoienak?- ohiturak zabaltzen inguru hartan, eta sutan -edo mikrouhin barnean- ematen direnak plastikozko poltsetan datoz.
Ai, sagar erreak!

Tomax: "Ibaizabal-Nerbioi ertzetik joanda" idazten duzu, eta inxtanteko airetik belarrietara heldu zait Ruper Ordorikaren laneko (ederra eta gozatzekoa) "Ibaia" kanta. Bitxia. Nahiko nuke denbora gehixeago izan ene erroez mintzatzeko...

Ez naiz erretzaile, baina bakearengatik birikak utziko nituzke; ados diozunarekin, Kepa, prest egon beharko dugu. (Egungo eta biharko desioa: bereziki, ez dezagun hizkuntzarekin ordain, eskubide guztiak errespetatu behar dira, lurralde "misto"-rik gabe).

Kristina.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Barkatu, "janki" idatzi dut, "jaki" behar zuenean! (badakizue, emazteki perfektua izaterako bide hau...)

[Kepa, blog-eko zerbitzariak ez zidan uzten zeinu ortografikoen ikurrak "<>" erabiltzen, zer dela-eta?]


Kristina.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Bai, bada sasoia bakearen alde pipatzekoa!

Momentu oso egokia Aita Donostia-Autonomia-Amezaga-Plaza Borobila-Buenos Aires-Udaletxea manifestodromoa beste behin betetzekoa.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Baliteke arbia gizakion ahorako sasoi honetan egotea samurren -halere, nik ez dut arbi-burua jaten duen inor ezagutu- baina abereei beranduxeago hasten zaiela ematen esango nuke, buru handiagoa egindakoan.

Duela urte gutxi Deba Garaiko lagun batek erakutsi zidan "arbi-garak" jaten zituztela hango baserrietan: arbiaren lore-pipiak, ireki aurretik moztuak. Egosi ondoren frijituta. Hori bai, arbi-garak jatekotan Aste Santu aldera arte itxaron beharko, orduan esaera zaharrik baduen jakiteko.

A, Kristina: saiatuko naiz Ruperren kanta hori nonbaitetik eskuratzen.

Tomax.
Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Ondo, Tomax, esanen didazu; niri gustatu zait.

Kristina.

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...