"Mendebaleko aizie egunetarako eurixe"


“http://www.3dnworld.com/users/75/images/SierraAralar.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Eta badirudi atsotitza beteko dela. Izan ere, gaurko ilberriak aroari eragingo dio, antza: mendebaldeko egoera izango omen dugu asteon jaun eta jabe, batzuetan goraxeago -ipar mendebala, beste batzuetan beheraxeago -hego mendebala-. Behinola aipaturiko udagoieneko "zulo beltza" nonbaitetik lehertu beharrean dagoenez, zalantzarik gabe urriko ilberriari zegokion eguraldi aldaketa oraingoan gertabidean dago. Behar beste euri ekarriko ote digu? "Trumoi asko eta euri gutxi "-ko izango, ala erruz erasango digu? Zehar haizeak beti berekin du euria (zearraizeak beti berekin du uria). Halaxe izan bedi! Atzo goizekoa aitzineuria baizik ez zen izan, baina gure aldean polito bota zuen goiz guztian, bota ere! Basaburua aldeko Etxaleku herrian ere praketan kabitu ezin samarturik daude haizea Aralarko San Migel aldetik datorkiela ohartu direneko. Izan ere beraientzat San Migel haizeak mendebala da eta euria ekarri ohi die. Urdiangoei, ostera, San Migel haizeak ez die euririk ekartzen. Zergatik den galdetuko diozue zeuen buruari. Bai, ezta?, asmatu egin duzue. Sakana aldeko Urdiain aldean, haize mota hori ez da mendebaldetikoa ekialdetikoa da. Kasu horretan San Migel haizea bi norabidekoa da, zein herritan gauden, Aralar mendilerroak bitarte egiten du; ezkerretara, Urdiain eta eskuinetara, Etxaleku.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda