Azaroko oskarbiarekin...

“http://www.rprcc.qld.edu.au/images/side-images/bar-girl.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

...eta tabernako neska musu gorriarekin ez fidatu
atsotitza ikasi nuenetik hona beti erabili izan dut buruan zer esan nahi ote duen. Argi dago azaroko zeru oskarbia eta neska musu gorria alderatzen direla. Baina, zergatik ez dugu, ez bataz, ez besteaz fidatu behar? Atzoz geroztik oskarbitasuna nagusitu zaigu Euskal Herriko zoko-moko gehientsuenetan eta egia da, ezin gara fidatu: batetik, Eñautek ez du orain dela bizpahiru aste bezain gogor jotzen eta bestetik, jakin dakigu gauez aire beroak egurats aldera ospa egin eta aire hotza ibar-haranetan metaturik gelditzen dena berau hura baino astunagoa da eta. Honarte dena zentzuzkoa da, baina zergatik arraio ezin ote gara fidatu tabernako neska musu gorriarekin? Zuek, neskok, zer diozue? Ez ote da dirudien bezain zintzoa? Zer adierazten ote du musugorritasunak? Zer ote zerabilen buruan euskaldun jendakiak atsotitz hau asmatu zuenean?

Iruzkinak

Hau esan du Anonimoa erabiltzaileak…
Eureka, Kepa! Ia bi aste egon naz 'interneterako' antenatxoa ondoezik nuela, besteren ordenadoretik lanean bestelako lanak egiterakoan. Hemen naz, denetan sartzeko gogoz.

'Neskarena' ezin argituko dizut, ez naiz esperimentatuena nondikako esanahia ote duen jakiteko. Baina, egia da, asko ageri ohi da: neguko eguzki xuriarekin, tximeleta halako alditan ikustearekin... beste erpinean 'neska apaina', edo, bestela, harako 'otsoa ardi artean ikustea hobe'...

Txirritaren ateraldietan eta, bada horrelako konturik, nola, dirudianez, neska kontularia lagun, engainatu edo ez engainatu, gehixeago edaten zutela, eta gastua igo egiten zela ohartzerako...
pellozabala

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

...ari du...