Arraza zakurra
Herriak dioenez, ilberri eta ilbeteekin bateratsu eguraldiak aldaketak izaten ditu. Atzo ilbetea izan zen - a ze ederra!- eta geure buruari galdetzen diogu, baina aroak izan ote du aldaketarik? Atzo, ez, baina Domu Santu egunaz geroztik, haizeak nolabait ekialderantz egin duela sumatzen da -dagoeneko hego-mendebala ez da nagusi- eta horrekin batera eguzki-haizea ibiltzen denean aroak beste era batera funtzionatzen du nondik jotzen duen, ipar-ekialdetik, ekialdetik, hego-ekialdetik... Beraz, bai, eguraldia bestela dabil egunotan, ekialderaturik dagoela esan genezake ilbeteari esker. Noiz arte? Hurrengo ilberria hilaren 20an da, hortaz... egun horretara arte gailenduko ote zaigu ekialdeko egoera hau? Lehengo aldian komentatzen zenez, ba ote dabil urriko ilberria hilabete atzeraturik? Arras interesgarria aroaren egoera. Guk geuk gogoeta egiten jarraituko dugu. Ah! ahaztu baino lehen gauzatxo bat; Gipuzkoako Zegama herrian ekialdeko haizeari arraza zakurra deitzen omen diote. Badaki inork zer dela-eta horrelako izendapena?
Iruzkinak