Urriari datxekio, ezbairik gabe!

“http://www.guiabizkaia.com/Busturia/Errigoiti/medias/1f3_144b.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.
Errigoiti


Ba, ez. Inola ere ez. Ez digu ospa egin nahi. Bere hartan jarraitzen du jo eta ke, etengabe bazter eta geure buru guztiak astintzen. Temati eta egoskor dihardu kementsu bezain adoretsu. Nor ote da? Honezkero, irakurle, asmatuko zenuen, nortaz ari naizen. Bai, horixe! Hegoi da! Barne-muinak xukatzerainoko hego haize maitatu bezain gorrotatua! Zu zeu, zein alderditan sartzen duzu zeure burua, tirria diotenen ala biziki atsegin dutenen artean? Ni neu, ez batean, ez bestean. Zenbaitetan gogoko, bestetan gorroto, nolako eguna dudan. Ez dago inongo zalantza izpirik ere: urriari datxekio hego haizea, berezkoa zaio, ezin bizi daitezke elkarrengandik banandurik; non urria, han hego haizea. Lehengoan komentatzen genuenez, urria eta azaroa gailentzen dira andraize kontuetan. Usu aditzera eman dugunaren arabera, hego haizeak zenbat-gura izendapen dauzka bere baitan Euskal Herrian barrena, zein baino zein bitxi eta interesgarriago. Oraingoan, Bizkaiko Errigoiti herrian (Gernika ondoan) erabiltzen ei denaren berri emango dizuet: Nabarnisaixe. Horrela, datua emanda, ematen du izendapen geografikoa besterik ez dela, hau da, haizea nondik datorren adierazten duena. Baina, kasu honetan, Nabarniz ez dago Errigoitirekiko hegoaldean, ez, lagunok! Nabarniz Errigoitirekiko ipar-mendebaldean kokaturik dago, beraz, zer dela-eta, Nabarnisaixe? Ba ote dago horren barruan beste ezer izkutaturik? Batek jakin! Inork erantzuna baleki, faborez, esan dezala.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda