Urte Berri On! Setemean eta Udazkenean gaituzue
Opor luze samarrak hartu ditu EtnoMet-EtnoAroak, bai horixe! Bilbo aldean uztailaren hasieratik bota zuen kazkabar-jasatik hona ez dugu ezer idatzi. Egia esan, noizean behin honelako atsedenak ondo etortzen zaizkigu ostera ere kementsu ekiteko asmoz. Gorabeheratsua izan da eta bada aurtengo uda, uztail bero-beroa eta abuztu estrainio-estrainioa -ikusi gaur GARAn Pello Zabalak idatzi duen artikulua. Atzo hilabeteari agurtzeko bero larria egon zen; gure aldean termometroa 32 graduraino heldu ez zen, bada! Tira, udaz ari naiz, baina, aspaldixean hemen bestelako urtarotegia ezarri genuean: horren arabera, abuztuaren 21etik urriaren 21era udazkena dugu, ezta, Tomax? Bestalde, irailaren lehenengo eguna denez gero, aipatzekoa da irailak dauzkan hainbat izendapen. Iaz beraien berri eman genuen -izenburua autonoa hasi da izanik- gaurkoan Zuberoa aldean erabiltzen den beste izen bat plazaratuko dugu, Setemea. Ah, niretzat urte aldaketa, irailaren 1ean gertatzen da ikasturtearekin bateratsu, ez abenduaren 31n, horrexegatik, Urte Berri On!
10 Comments:
At 19:06,
Erramun Gerrikagoitia said…
Argitu bakarrik, bada ezpada ere, ze seteme hori datorrela tik septiembre izena.
Poztu naiz ikustean berriro zure berri Kepa ze udan konsultatu dudan bakoitzean ez dut ezer ikusi izanik gainera ni hemen -Grezian- hain bakartua eta kasik isolatua tik euskal mundua.
Patras (Grezia)
Barikua 1 iraila 2006
At 22:08,
Kepa Diegez said…
Kaixo, Erramun!
Eskerrik asko zure fideltasunagatik! Zelan Grezia aldean?
At 22:45,
Anonimoa said…
Aupa lagunok! Bake eta On, ta Urteberrion, Kepa!
Monua be baneukan uda honetan. Erramunek dioenez, nik be, baneukan gogua bloga zabalik ikustekoa. Berak Grezia aldetik, dena 'kalos' ikusiko zuen, baina nik, Arantzazutik, eskuahur oztu ia izoztua ikusten nuenean, kazkabar pilotatxoa eskuan eusten izoztuta, esaten neban, 'hau konjelauta xauk, ez dok mobidu be egitten'...
Bueno, ongietorriak Tomaxen udazken lehenengora. Berotik datorkigu lehen aste hau. Izerdi ustel pixka bat ongi etorriko zaio uda lan askorik gabe, astijorran pasa dauenari. (Ez doa inorengatik, e! Kontuz!)
Pellozabala
At 00:30,
Erramun Gerrikagoitia said…
Fidelitatea baino gehiago da, Kepa, ze gustatzen zait zure bloga eta hor izkiriatzen duzuna, nahiz-eta ere gradu bat da dugun elkarren ezagutza personala. Segi aurrera eta egin zure lana eta gogoko duzun blogintza.
At 20:12,
Anonimoa said…
Urte Barri on, Kepa!
Xiberoan "Setemea" eta Orhi mendiaren bestaldean "Bigarren Abuztua", Zaraitzu aldean. Zeure beste artikulu hartan "Urria" ikusi dot, baina neuk irakurri ditut beste aldaera hauek: Abuztua:Abuztua, Iraila:Bigarren Abuztua, Urria:Azaroa (!), Azaroa:Lenabendua, Abendua:Azkenabendua.
Ongi ebili!
At 20:40,
Kepa Diegez said…
Aupa, Pello eta Patxi!!
EtnoMet izoztu samarturik egonez gero. urtu egin duk eta animo berriak zekartzak ikasturte berriari lotzeko. Eskerrik asko, Patxi, zure xehetasunengatik, den-dena baliozkoa da eta.
At 09:46,
Erramun Gerrikagoitia said…
Total ziur ez nago baina uste dut ze iraila eta urria dira Arratian, behar litzateke galdetu arratiarrei, urria eta urri bigarrena.
Hori uste daroat.
At 11:34,
Anonimoa said…
Kepa:
Udazkeneko estreinaldia hain irudi politez egin duzunez gero, barkatuko dizut gu uda osoan -batere despedidarik gabe- jela koxkor horiekin utzi izana. Leloa, mundiala: "Setembre se nomme, le Mai de l'Automne". Larrazkeneko maiatza. Donostialdean beste izen bat jartzekotan "Arraunila" edo "Estropadila" ipiniko genioke.
Tomax.
At 15:46,
Kepa Diegez said…
Aupa, Tomax!
Barka nazazu, baina, gerotik gerora ibili nintzen uztail aldean. Uztailaren hasieran etxean konponketa batzuk egiten ibili ginen eta gero oporrak. Egunero neure arten esaten nuen: "gaur esan behar diat EtnoMet-en oporretan egongo naizela". Eta egunak joan, egunak etorri, azkenean irailean. Segi bizkor!
At 11:26,
Anonimoa said…
Ah, Kepa, eta oso ona Les Croqueurs de Pommes (Sagarjaleak) elkartearen gunearekin ipini duzun lotura. Horiek bai jende interesantea: "Association Nationale des Amateurs Benevoles pour la Sauvegarde des Varietés Fruitieres Regionales en Voie de Disparition". Lekuko fruitu-arbolen militanteak...
Tomax.
Argitaratu iruzkina
<< Home